Eraldaketa digitala

Nafar enpresen digitalizazioa bultzatzeko baliabideak

Ekonomia, lurraldea, enpresak eta administrazioak digitalizatzea gaur egun inork eztabaidan jartzen ez duen beharra da. Pausoa ematen ez duena kanpoan geratuko da.

Nafarroako Gobernuak enpresen eta profesionalen eskura jartzen ditu tresnak, azpiegiturak, gidak, palankak eta informazioa, haiek bakarrik egin dezaketen aldaketa hori errazteko.