Gazte Bermea

  • Zer da Gazte Bermearen sistema?
  • Zein dira sisteman sartzeko betekizunak?
  • Zer egin behar da alta emateko?
  • Zer gertatzen da izena eman eta gero?
  • Más información

Zer da Gazte Bermearen sistema?

Gazte Bermea Europako ekimen bat da, eta helburu du gazteak lan merkatuan sar daitezen erraztea, beren ikasketak bukatzen dituztenean edo langabezian geratzen direnean. 
Abantaila hauek ditu:

  • Orientazio profesionala: arreta pertsonalizatua jasotzen ahal duzu, aztertzeko zein sektoretan lan egin nahi duzun eta non eta zein modutan bila dezakezun lana.
  • Kontratazioa: jaso ezazu informazioa kontrataziorako laguntzei eta pizgarriei buruz, eta prestakuntzako eta enpleguko kontratu ezberdinei buruz. 
  • Prestakuntza: titulazio ofiziala duten hainbat prestakuntza egiteko aukera duzu, baita zure interesekoa den sektorean edo jarduera profesionalean praktikak egiteko ere. 
  • Autoenplegua eta ekintzailetza: jaso ezazu negozio bat hasi eta zeure buruaren nagusi izateko bakarkako edo taldeko aholkularitza. 

Zein dira sisteman sartzeko betekizunak?

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Eskabidea aurkezten den egunaren aurreko egun naturalean lanik egin ez izana.
  • NAN edo AIZ, posta elektronikoa eta telefono mugikorra izatea.
  • Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako herritartasuna izatea. Pertsona atzerritarrek ere izena eman dezakete, baldin eta lan egitea ahalbidetzen duen bizileku baimena badute.

Zer egin behar da alta emateko?

  • Gazte Bermea sisteman parte hartzeko interesa adierazten duen berariazko adierazpen bat aurkeztea. Enplegu eskatzaileen kasuan, nahikoa izanen da enplegu zerbitzu publikoetan izena emanda egotea.

Zer gertatzen da izena eman eta gero?

Behin Gazte Bermea sisteman izena emandakoan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zitazio bat jasoko duzu. Teknikariek bakarkako arreta pertsonalizatua eskainiko dizute, zure laneratze behar partikularretara egokitua.