2021ko azaroaren 11a

2021eko Euskararen Soziolinguistika Jardunaldiak migrazioen eta harrera linguistikoaren erronkari heltzen dio

Euskarabideak parte hartu du Soziolinguistika Klusterrak antolatutako XIII. Edizioan
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernua, Euskarabidearen bitartez, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, elkarlanean ari dira Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskararen Soziolinguistika Jardunaldian, ostegun honetan, Iruñeko Baluarte Jauregian. Aurtengo edizioan migrazioen eta harrera linguistikoaren erronkari heldu zaio.

Jardunaldiaren abiapuntua da jatorri atzerritarreko herritarrak etengabe hedatuz doazela, ezaugarri bereizleak sekula baino ugariagoak izanik, bai jatorrizko herrialdeak eta bai kulturak edota hizkuntzak direla eta. Gainera, azaleratzen ari diren egoera sozial, ekonomiko eta politikoak askotarikoak dira, beraz, konplexutasun honen kudeaketa funtsezkoa da euskara suspertzeko prozesuan aurrera egiteko hala nola kulturen eta hizkuntzen arteko errespetuan elkartutako gizarte bat lortzeko.

2021eko Euskararen Soziolinguistika Jardunaldia erronka arrakastaz gainditzeko gakoak identifikatzeko ahaleginean aritu da. Horretarako gaia ikuspegi ezberdinetatik lantzen duten pertsonen artean topaketa eta elkarrizketa sustatuz. Egoerari buruzko ikerketa deskribatzaileak eskainiko dira, erakunde publikoetatik eta hezkuntza komunitatetatik abian jarritako proiektuak ezagutzeko aukera emango da, eta eremuak jarriko dira eskura adituek eta profesionalek iritziak truka ditzaten.

Programak, goiz eta arratsaldez, erronka horiek lantzen ditu ikuspegi ezberdinen bidez, demografia, ikerketa soziala, hezkuntza eta politika publikoak alorretatik. Horretarako tokiko nahiz kanpoko ikerlari, aditu, eta profesionalekin kontatzen du, txostengile eta partaide modura.

Soziolinguistika Klusterra

Soziolinguistika Klusterra ikerketa zentroak ezagutza soziolinguistikoa sortu eta hedatzen du, asmoa izanik euskara suspertzeko prozesuaren erronkak, interesak eta beharrak bideratzea. 2004an sortu zen eta une hartatik, esperientzia ikertzailea sortu eta metatu ditu, harremanen eta ezagutzen sare bat ehunduz. Horretarako lankidetza proiektuak egiten ditu bazkide, erakunde publiko, gizarte agente edota zientzialariekin, besteak beste, ezagutza teorikoaren eta esparru aplikatuaren artean zubiak eraikiz.