2021ko urriaren 27a

Oronoz-Mugairek aldageltoki bat eta aparkaleku bat izango ditu eskualdeko garraioa errazteko eta bide-segurtasuna hobetzeko

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jotzen du ondasunak desjabetzea azpiegitura hori eraikitzeko, hainbat autobus aldi berean aparkatzea eta 21 ibilgailu aparkatzea ahalbidetuko duena 

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, Oronoz-Mugairen garraio aldageltoki bat eta aparkaleku bat eraikitzeko proiektuan sartutako obrek, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko, nahitaez desjabetzearren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)