Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du Lesakaren eta Eurovelo sare europarraren artean bizikleta-bide bat eraikitzeko ondasunak desjabetzea
2021ko urriaren 27a
Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du Lesakaren eta Eurovelo sare europarraren artean bizikleta-bide bat eraikitzeko ondasunak desjabetzea
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Lesakaren eta Eurovelo bizikleta-bideen sare europarraren artean bizikleta-bide bat eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea premiazkotzat jotzeko erabakia hartu du.
Bide berriak 1,07 kilometroko luzera eta 2,5 metroko zabalera izango ditu, eta aldi berean bi bizikletarako pasabidea ahalbidetuko du. Trazatuaren osotasunak NA-400 errepidearen eskuineko marjina zeharkatuko du. Lesakako hiri-gunera sartzeko biribilgunetik abiatuko da, eta bertatik bi bide aterako dira, Otsangoko industrialdera helduko dena, eta udalerrira helduko dena, NA-400 eta NA-1210 arteko bidegurutzean amaitzeko.
Bide berri hau proiektuaren eremuan txertatzeko helburuarekin, existitzen den bidea aprobetxatuko da, Onin ibaiarekiko paraleloa, eremu oihantsua zeharkatzen duena, dagoeneko existitzen den Eurovelo sarearekin konektatu arte, eta lehenengo tartea egokituko da errepidearekin, harekin galtzada partekatuz.
Ibilbideak bi tarte ezberdin barne hartzen ditu. Lehena, 0+000 pk-tik 0+465 pk-ra, zeinen exekuzioa berria izango den, NA-400 errepidearekiko paraleloa izango da, hegoaldeko bere marjinatik, Salbatore ermita inguratzeko errepidetik urruntzen den gune batean izan ezik. Bigarren tartea, zein paraleloa izango den Onin ibaiarekiko bere eskuineko marjinan, dagoeneko existitzen den mendiko pista batean txertatuko da.
Lanak, 2022ko martxoa baino lehen amaitzea aurreikusten direnak, hormigoi armatuzko pareta baten eta harri-lubetako pareta baten exekuzioarekin eta lursailaren saneamenduarekin osatuko dira.