Descárgate la app
Euroeskualde kohesionatuagoa, lehiakorragoa eta iraunkorragoa, 2021-2027 Plan Estrategiko berriaren helburuak
2021ko urriaren 27a
Euroeskualde kohesionatuagoa, lehiakorragoa eta iraunkorragoa, 2021-2027 Plan Estrategiko berriaren helburuak
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, Akitania Berria-Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoaren aurkezpenean parte hartu du gaur, Donostian. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta Euroeskualdeko txandakako presidenteak eta Alain Rousset Akitania Berriko lehendakariak ere parte hartu dute.
Nafarroatik bertaratu dira halaber Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria ; Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo; Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilaria, hala nola euro-eskualdeko kideak, hiru gobernuetako agintariak eta hiru lurraldetako erakundetako ordezkariak.
Bere esku hartzean, Nafarroako Lehendakariak deskribatu du plana “bide-orri berri bat” bezala zeinek ziurtatzen duen “mugaz haraindiko eskualdeko lankidetzaren bidea, lankidetza alorreko horizonte baterantz garamatzana, gure agente, enpresa eta herritarrekin baterako-lanean”.
Adierazi du Planean “biltzen direla hiru lurraldetako interes erregionalak hala nola hainbat urtetarako finantzaketa esparruan Europar Batasunaren politika eta finantza agendarekin lerrokatzeko saiakera”, baina bistakoak dira “mugaz gaindiko lankidetzaren barrerak urratzeko izpiritua eta borondatea hala nola mugako lurraldeak Europa eraikitzeko motorra bihurtzeko asmoa” ere.
Chivitek aipamen berezia egin du Planaren baitan hartu ziren bi gairen txertaketaren gainean, Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako ekimen baten harira, hau da, genero berdintasuna, “dokumentu osoa inspiratzen duten zeharkako baliotako bat”, eta despopulazioaren arazoa, “gure lurraldeko hainbat eremu bereziki kaltetzen dituena” eta barne hartzen dena helburua izanik hobetzea “bizi-kalitatea eta euro-eskualdeko herritarren berdintasuna”, adierazi du.
2021-2027 Plan Estrategiko Berria
2021-2027rako Euroeskualdeko Plan Estrategikoa, zeinen helburua den hiru lurraldeen arteko kohesioa sakontzea eta herritarren arteko harremanak sendotzea, 68 jarduketetan gauzatzen diren 5 estrategia-ardatzen inguruan artikulatzen da. Elaboratu ahal izateko, Euroeskualdeko ahalik eta aktore kopuru handiena inplikatu nahi izan da, herritarrak hala nola hiru lurraldetako administraziotako agente gakoak barne.
Planaren zutabe diren bost estrategia-ardatzak dira: Euroeskualdeko herritarrak; garapen adimentsu, lehiakor, inklusibo eta jasangarria; lurraldearen jasangarritasuna eta kohesioa; mugaz haraindiko gobernantza, eta Euroeskualdearen kudeaketa aurreratua. Ardatz hauen zehaztapenerako jarduketak ahaleginduko dira aprobetxatzen existitzen diren osagarritasuna eta indar-guneak, bere helburua izanik emaitzak hobetzen lagunduko duten sinergiak sortzea.
Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea
Euroeskualdea Lurralde Lankidetzarako Europar Taldea (LLET) da, mugaz gaindiko eta eskualde arteko lankidetzarako tresna europar bat, EBk ko-finantzatutako proiektuez gain eskualdeko agintariek sustatutako ekintzak martxan jartzera datorrena.
Akitania Berriak eta Euskadik sortu zuten 2011ko abenduaren 12an, asmoa izanik lurraldeen ordezkaritza ekonomiko eta soziala sendotzea, eta Nafarroa 2017an txertatu zen. Bere egoitza Hendaian dago, gaur egungo burua Euskadi izanik, Nafarroaren lekukoa jaso ondoren 2020an. 2022an lehendakaritza Akitania Berrira eskualdatuko da.
Bere sorreratik, Euroeskualdeak 136 proiektu finantzatu ditu 3,9 milioi euroko zenbatekoa dela medio, 7 proiektu europar kudeatuz, enplegua, prestakuntza, garraioa eta ekonomia alorretan. Gainera, bere jardunak maila europarreko lau sari eskuratu ditu.