2021ko urriaren 22a

Irujo kontseilariak ETEetan, mikroETEetan eta autonomoetan digitalizazioa sustatzeko kanpaina aurkeztu du

"Eboluzionatu bizirauteko" lelopean, IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloak egiten duen lehen komunikazio-ekintza da
Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren lehen sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu du gaur goizean. “Eboluzionatu bizirauteko”  lelopean, ekintza honen helburua ETEak, mikroETEak eta autonomoak eraldaketa digitalaren garrantziaz kontzientziatzea da.

IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa partzuergoa eratu zen aurtengo otsailean, Enpresen eta Administrazioaren eraldaketa digitala sustatze aldera. Nafarroako Gobernuaren gidaritzapean, barne hartzen ditu 33 entitate publiko eta pribatu, horien artean, zentro teknologikoak, unibertsitateak, klusterrak, ikastetxe profesionalak eta enpresa elkarte ezberdinak. IRIS digitalizazioaren leihatila bakarra izatera heltzekotan dabil, bildu ahal izateko eskura dauden zerbitzuak hala nola erakunde publiko ezberdinetako laguntza guztiak.

Eboluzionatu bizirauteko

Irujo kontseilariaren esanetan heldutasun digital maila urrieneko pyme, mikropyme eta pertsona autonomoak hautatu dira, IRIS partzuergoak eginiko lehenengo sentsibilizazio kanpainarako publiko modura, zeren “sektore hau desagertzeko arriskuan dago, digitalizatzea lortu ezean. Horregatik hautatu da ‘Eboluzionatu bizirauteko’ leloa. Kontzeptu hau modu grafikoan adierazteko hiru elementu hautatu dira, ordezkatzeko industria-aurrea, industria iraultza eta egungo iraultza digitala, IRISen logotipoan irudikatzen den bezala”.

Idatzizko prentsan, markesinetan eta irratietan duen presentziaz gain, kanpaina osatzen da kanpainako hartzaile guztiengana posta bidalketa eginez IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloan aurki litezkeen zerbitzuen gaineko informazio guztiarekin.

Kanpaina osatzen da IRIS partzuergoko webgunean dagoen orrialde berezi batekin, zeinetan ematen den digitalizazioak sektore honetarako dakartzan abantaila guztien berri, bertan kontsultatzeko aukera izanik pyme, mikropyme hala nola autonomoek bere digitalizaziorako eskura dituzten laguntza guztiak ere.

Aholkularitza hurbilago bat eskaintze aldera, IRIS partzuergoak eskura jarri du 682 380 754 telefono zenbakia ere, sektoreko kideek euren zalantza guztiak jakinarazteko aukera izan dezaten. Kontsultak egiteko aukera ere emango da webgunean erabilgarri jarri den formularioaren bitartez.

Kanpaina, 59.831,38 euroko aurrekontu batekin kontatu duena, eskura jarriko da datorren astelehenetik aurrera, baina dagoeneko informazioa kontsultatu ahal da IRIS partzuergoko webgunean.

Kanpainaren aurkezpenean parte hartu du Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia den Uxue Itoizek; iragarri du IRISen webgunean gaitu dela egutegi bat, Acelera Pyme-ko bulego ezberdinen ekintza guztiak biltzeko. Itoizek ohartarazi du helburua dela “Acelera Pyme bulegoek antolatzen dituzten eta guretzat jomuga den sektorerako interesgarriak diren ekintzen bilaketa erraztu eta arintzea”.

Bere aldetik, Irujo kontseilariak nabarmendu du “une historiko batean aurkitzen garela” laguntza publikoak eta IRIS bezalako aholkularitza erremintak existitzen direlako eta “digitalizatzeko asmotan dabiltzan enpresek nahi duten orotan dohainik eska ditzaketelako”. Bestalde, Irujok azpimarratu du elementu hau benetan interesgarria dela, hain zuzen “Next Generation funtsen finantzaketa jasotzeko zorian gauden” honetan.