2021ko urriaren 21a

Chivite lehendakariak nabarmendu du Nafarroa dela pobrezia- eta bazterketa-arrisku txikiena duen komunitatea, eta inbertsio sozialaren aldeko apustua egin du

Prospektiba eta Estrategia Bulego Nazionalak antolatutako Desberdintasunari eta Pobreziari buruzko jardunaldiaren irekierara joan da
La Presidenta Chivite destaca que Navarra es la comunidad con menor riesgo de pobreza y exclusión y apuesta por la inversión social Irudi galeria

La inversión social es fundamental para lograr un desarrollo equitativo y cohesionado. Así lo ha resaltado la Presidenta de Navarra, María Chivite, en la edición navarra de las jornadas ‘Diálogos sobre el Futuro’, organizadas por la Oficina Nacional de Prospectiva y Estrategia, que pretenden llevar el debate sobre el mañana a toda la geografía española.

Inbertsio soziala funtsezkoa da bidezko garapen kohesionatua lortzeko. Hala azpimarratu du Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Prospektiba eta Estrategia Bulego Nazionalak antolatutako "etorkizunari buruzko Elkarrizketak" jardunaldien Nafarroako edizioan. Jardunaldi horien bidez, etorkizunari buruzko eztabaida Espainiako geografia osora eraman nahi dute.

Duela hilabete Sevillan abian jarritako jardunaldiak hiri bakoitzean atal ezberdin bat lantzera datoz. Gaur eta bihar Iruñan ospatzen dira, bere ardatz nagusia ‘Desberdintasunari eta Pobreziari buruzko Etorkizuna’ izanik. Chivite Lehendakariak gaur estreinatu ditu elkarrizketak, hain zuzen Kondestablearen Jauregian; parte hartzera dator Ione Belarra ere, hau da, Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroa.

Bere mintzaldian Chivite Lehendakariak nabarmendu du ezinbestekoa dela “aurrerapauso guztiak inklusio politiken babesarekin ematea, arrakalak sortzea ekiditeko” eta gogora ekarri du “eraldaketa sakonak, dagoeneko bizitzen ari garenak eta datozen urtetan azeleratu baino egingo ez direnak, zeharkako abordatze bat eskatzen ari direla” inbertsio soziala oinarritzat hartuta. “Ez dugu beste modurik ezagutzen orainaldiari eta etorkizunari aurre egiteko, pertsona guztien mesedetan aukeren berdintasuna eta bizi-kalitatea eskaintzeko orduan”, arbuiatu du.

Gizarte kohesioak jokatzen du, bere esanetan, zeregin giltza, ekidin ahal izateko desberdintasunak eta lurraldeen hala nola bere herritaren garapen bateratua ahalbidetzeko. Kohesio hori, Lehendakariak berretsi duenez, faktore anitzen araberakoa da, tartean daudenez prestazioak eta gizarte estaldura eta osasun publikoa, enplegu politika aktiboak, errepide eta telekomunikazio azpiegiturak hala nola industria garapen bateratu bat.

“Nafarroak, Espainiako beste eskualdeekin alderatzen bada, inbertsio handiena egiten du biztanleko, Ongizatearen Estatuko zutabeak diren horietan: osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak”, gogorarazi du Lehendakariak bere mintzaldian, aldi berean nabarmenduz “industria sektore propioaren indar-guneak eta inbertsio soziala direla elementu giltzak, egoera on batean egoteko bidea ematen digutenak, pobrezia eta desberdintasuna, gizarte eta lurralde kohesioa bezalako borrokak gainditzeko orduan”.

Pobrezia-arrisku txikiena duen komunitatea

Hain zuzen, joan den astean aurkeztutako Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiko azken txostenaren arabera, Foru Komunitatea da komunitate espainiarren artean pobrezia- eta bazterketa-arrisku txikiena duena eta halaber hamargarren eskualde europarra pobrezia-adierazle txikiena duena, Europar Batasuneko AROPE tasa kontuan hartuta. Aurten ere, segidako bigarren urtea izanik, Nafarroak, maila nazionalean, postu hori betetzen du.

Hala ere, Chivite Lehendakariak nabarmendu du “etorkizunari buruzko Elkarrizketak” saiora bertaratuen aurrean, badaudela hainbat “gauza” bere kezka-iturri direnak, esaterako “soldata arrakala, genero arrakala, adinarena, jatorriarena eta lurralde arlokoa”. Zeren, azaldu du, txosten horren arabera badirudi “Nafarroan pobreziak hego komunitateko eta jatorri kanpotarreko neskatoaren aurpegia duela”. “Hori dela eta, gure konpromisoa da dagoeneko irekitako bideari eustea, politika sozialetan berrikuntzak sustatuz, oraindik ere agerikoak diren desberdintasunak zuzentze aldera”, azpimarratu du.

Zehazki, etorkizuneko haurtzaroko legea, berdintasun eta erantzukizun  politikak, ko-hezkuntza programak edo familia eta haurtzaroaren babes bermeak finkatzeko beharra izan ditu hizpide.

Chivite Lehendakariak bere mintzaldia amaitu du esanez “arrakasta lortzeko, ekonomia indartsu eta berritzaile batez haratago, ezinbesteko baldintza dela bidezko hazkundea duen gizarte kohesionatu bat lortu ahal izatea” eta horretarako defendatu du “arlo publikoaren garrantzia bidezkoagoa eta distributiboagoa den eredu baterantz aurrerapausoak emateko”, baina halaber kontuan hartuta “erakunde arteko lankidetza eta ekimen pribatua”. “Zeren gizartea guztion artean eratuta dago eta konpromisoa kolektiboa da eta izan behar da, arrakasta eta emaitza onenak lortuko badira”.

Hogeita hamar txostengile

‘Desberdintasunaren eta Pobreziaren Etorkizuna’ jardunaldia gaur hasi da Lehendakariaren hala nola Prospektiba eta Estrategiaren Bulego Nazionaleko zuzendaria den Diego Rubioren parte hartzearekin. Egun hauetan zehar ospatuko dira sei mahai-inguru, baita herritarren bi tailer ere, bat oinarrizko errentari buruz eta bestea justizia fiskalari buruz, eta horrez gain topaketa bat, zeinetan herritarrak sentsibilizatzeko moduak aztertuko diren desberdintasuna eta pobrezia gainditzeko borrokan.

Belarra ministroaz gain, jardunaldietara bertaratuko dira hogeita hamar bat txostengile, esaterako, Eskubide Sozialen kontseilaria den Carmen Maeztu; Nazioarteko Lankidetzarako Estatuko idazkaria, Pilar Cancela; baita pertsona katedratikoak, irakasleak, gobernuz kanpoko erakunde, fundazio eta bestelako entitatetako kideak ere. Enrique Maya Iruñako alkatea izango da biharko, ostirala, azken saioa itxiko duena.