2021ko urriaren 20a

Nafarroako Gobernuak Paternaingo Kudeaketa Batzordea izendatu du (Zizur Zendea)

Hiru pertsonak osatzen dute, eta elkarrekin hautatuko dute lehendakaritza 

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Paternaingo Kontzejuaren Kudeaketa Batzordea (Zizur Zendea) izendatzeko erabakia hartu du, Kontzeju Batzordeko kide guztiek uko egin diotelako.

Batzorde berria José Ignacio Blanco Alba, Rubén Oroz García eta Iñigo Leyún Almárceguik osatuko dute, eta euren artean aukeratuko dute lehendakaria