Descárgate la app
Herri Lanen Departamentuak 950.000 euro inbertitu dituzte Sakanako bi errepidetako zorua hobetzeko
2021ko urriaren 15a
Herri Lanen Departamentuak 950.000 euro inbertitu dituzte Sakanako bi errepidetako zorua hobetzeko
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, amaitu ditu Sakanako bi errepidetako zorua konpontzeko eta hobetzeko lanak: NA-120 bidea, Lizarraga mendatearen eta Etxarri Aranatzen artean, eta A-10 autobia, Lakuntza eta Altsasu artean.
“Asfaltos de Biurrun S.A.” enpresari esleitutako lanek 950.000 euroko inbertsio batekin kontatu dute eta duela gutxi amaitu dira. Lanen helburua izan da bide-zorua sendotzea NA-120 (Lizarra-Beasain) errepideko 31+000 eta 38+000 puntu kilometrikoen tartetan eta Barrancako Autobidearen 15+500 eta 29+500 pk-etan.
NA-120, Lizarragatik Etxarri Aranatzera
Lanak Lizarragako tunelean jarri dira abian, NA-120 errepidean, izan ere, galtzadaren zorua zaharkituta zegoen, itxuragabetuta, geruzen arteko loturen narriadura agerikoa izanik. Bere egokitzapenerako hainbat jarduketa garatu dira, alegia fresaketa, zoruaren birjarpena eta errodadura geruzaren hedapena.
Jarraian bide-zorua berritzeko lanei ekin zaie Lizarraga eta Etxarri Aranatz udalerrien arteko errepide esparruan. Guztira hormigoi bituminosoaren 7.200 tona baino gehiago erabili dira; honek konbinatzen ditu betun asfaltikoa, agregakinak eta granulometria etengabea. Jarduketa honetarako 560.000 euroko inbertsio batekin kontatu da, BEZ barne.
NA-120 errepideak Lizarra eta Gipuzkoa konektatzen ditu Sakanaren bidez. Jarduketa eremuaren tartean, gutxi gorabehera eguneko 916 ibilgailuren zirkulazioa erregistratzen da, % 5 garraio astunena izanik, 2020ko Nafarroako Errepide Sarearen aforoan islatutako datuen arabera.
A-10 Autobidea, Lakuntzatik Altsasura
Bestalde, Barrancako Autobidearen lanak garatu dira 15+500 (Lakuntza) eta 29+500 (Altsasu) puntu kilometrikoen arteko tarte ezberdinetan hala nola Etxarri Aranatzeko lotunean, 19+700 pk-aren parean.
Puntu hauetan atzematen zen zoru zaharkitu bat, pneumatikoa eta zoladura arteko kontaktu gunetako ageriko itxuragabetasunekin eta gurpil-arrastoekin, eta narriadura bat geruza multzoaren kohesioan, zoladuraren altxaketa eta zuloen eraketa nabarmenekin.
Lanen baitan hartu dira galtzadaren fresaketa, zoruaren birjarpena eta geruza asfaltiko berriaren exekuzioa. Kasu honetan, nahasketa bituminoso beroaren 4.400 tona inguru erabili dira. Jarduketa honetarako inbertsioa 390.000 eurokoa izan da, BEZ barne.
Gogoan izan behar da A-10 errepideak eguneko 14.000 ibilgailuren zirkulazioa erregistratzen duela, eta horietatik % 14 ibilgailu astunena izaten dela.