Gobernuak 780.000 euro bideratuko ditu Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura datozen 5 urteetan

Lizitazioa iragartzen da, zeinaren baldintza-agiriek zerbitzu bateratua ezartzen baitute Nafarroako barruti judizial guztientzat 
2021ko urriaren 14a

Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 780.000 euro bideratuko ditu Justizia Errestauratiboko Zerbitzu berrira datozen bost urteetan. Prozesua hasteko, 156.000 euroko kontratu bat lizitatuko da 2022rako, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da. Horrela ezartzen da joan den ostiralean Nafarroako Gobernuaren Kontratazio atarian argitaratutako iragarkian.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)