2021ko urriaren 11a

Ollo kontseilariak Europako Eskualdeen Asteko ekitaldi batean parte hartuko du, pandemiak lurralde-kohesioan duen eraginari buruz

Nasuvinsak antolatutako topaketa urriaren 12an, asteartea, izango da

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak Europako Eskualdeen Astean parte hartuko du, COVID-19aren pandemiak Europako lurralde-kohesioan izango duen eraginari buruzko hausnarketa bat proposatzen duen ekitaldi batean, eta, zehazki, Europar Batasuna osatzen duten eskualdeen arteko harremanetan izango duen eraginari buruzkoa. Halaber, eskualdeen eta hirien lanak duen eragina kohesio-funtsen erabileran osasun-, gizarte- eta ekonomia-susperraldia lortzeko, haien beharrak eta proposamenak sakonduko du.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.