2021ko urriaren 4a

Herri Lan Sailak 17,5 milioi euro esleitu ditu Nafarroako errepide-sareko kontserbazio-lanetarako

Jarduketa hauek, bide segurtasuna hobetzeko aukera emango dute, eta seinaleen, bide marken eta segurtasun hesien berrikuntza aurreikusten dute
Trabajos de renovación de barreras de seguridad en la A-10.
Trabajos de renovación de barreras de seguridad en la A-10.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesioko Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 17,5 milioi euroan esleitu ditu Nafarroako errepideen sareko zainketa lanak. Jarduketa hauek, bide segurtasuna hobetuko dituztenak, hiru kontratutan banatzen dira: bata, bide markak margotzeko eta birmargotzeko; bestea, seinale bertikalak kontserbatzeko; eta, azkena, segurtasun hesiak instalatu, berritu, mantendu eta altxatzeko.

Bide markak margotzeko eta birmargotzeko lanek, esleitu zaizkionak “Señalizaciones Eder” enpresari, 8.167.200 euroko aurrekontu batekin kontatzen dute, banatuta hiru kontratu sortatan. Lan horietako bakoitza Nafarroako eremu bati dagokio, eta bere hornidura gorena 2.722.400 eurokoa izango da.

Seinale bertikalak eguneratzeko eta berritzeko berriz, 5.444.800 euro bideratzea aurreikusten da, errepide nafar guztiak bere baitan hartzen dituzten bi kontratutan banatuta. Lanak UTE Villar- COP2017 izeneko enpresari esleitu zaizkio.

Amaitzeko, beste 3.868.384 euro bideratuko dira segurtasun hesiak instalatu, berritu, mantendu eta altxatzeko kontraturako eta lan horiek “Vallas Castiñeiras” enpresari esleitu zaizkio.

Hiru kontratu hauen iraunaldia bost urtekoa izango da, alegia 2021eko urriaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean; inbertitutako hainbat urtetarako gastua bide segurtasunera bideratutako Nafarroa Suspertu Planeko partiden kontura estaliko da.

Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzua

Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuari dagokio azpiegituren mantenu arloko hala nola hauek indarrean dagoen araudiarekin egokitzeko zein doitzeko ardura. Garatzen dituen jardueren artean dago segurtasun barrera berri bat ezartzea; seinaleztapen horizontala berritzea eta seinaleztapen nagusia zein hautazkoa margotzea eta birmargotzea eta errepideen eskuliburua; errepide-seinaleztapen bertikalaren inbentario  zaharkituaren aurrean dagozkion birjarpena, mantenua eta jarduketak; seinaleztapen bertikala berritzea, eta segurtasun barrera aldaketekin egokitzea, besteren artean.

Nafarroako errepide-sarearen mantenua sistema misto baten bitartez egiten da zeinetan lanak kontserbazio kontratuen edo lan berezien enpresa esleipendunek egiten dituzten, dagokien lehiaketa publikoaren ondoren. Lanen kudeaketa eta kontrola beti Kontserbazio Zerbitzuko langile tekniko funtzionarioek egiten dituzte.

Zerbitzu honek bere baitan hartzen ditu Nafarroako errepide-sarearen  kontserbazio integralerako funtzioak; sarearen ustiapena eta defentsa; baimenen eta zigor espedienteen tramitazioa; eta Nafarroako Errepide  Katalogoa hala nola Ibilbideen Inbentarioa kudeatu eta eguneratzea.