Nafarroako Gobernuak gizarte ekonomiaren eredua sustatuko du 37,5 milioirekin 2024ra arte

Chivite Presidenteak sektore honi zuzendutako eta 362 enpresa berri eta 4.030 lanpostu sortzea helburu duen bigarren plana aurkeztu du gaur, ostirala
2021ko irailaren 24a
Chivite Lehendakaria Nafarroako Gobernuko, CEPES eta CEPES Nafarroako 
ordezkariekin.
camera_alt Chivite Lehendakaria Nafarroako Gobernuko, CEPES eta CEPES Nafarroako ordezkariekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Presidenteak 2024ra arte 37,5 milioi euroko aurrekontua izango duen Gizarte Ekonomiako bigarren Plan Integrala aurkeztu du gaur, ostirala, Foru Erkidegoko ekonomia eta gizartea suspertzeko giltzarritzat jo duen ekoizpen-eredua sustatzeko.

Beriaingo Tasubinsa-ko instalazioan ospatu den aurkezpen ekitaldira halaber etorri dira Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Juan Antonio Pedreño Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa-Konfederazioko (CEPES) lehendakaria eta Ignacio Ugalde CEPES Nafarroako lehendakaria.

Planak, zein Nafarroako Gobernuak aste honetan onartu duen, gutxi gorabehera berrogeita hamar ekimen eta proiekturekin kontatzen du, zein bideratuta dauden, beste helburu batzuen artean, 362 enpresa eta 4.030 lanpostu berri sortzera. Zehazki, dokumentuak barne hartzen ditu lau estrategia lerro nagusi: Pertsonak, Enpresak eta erakundeak, Sektorea, Gizartea eta lurraldea. Helburuak dira gizarte eta lurralde kohesioa sendotzeko bidean jartzea; justua, inklusiboa eta jasangarria den enplegua mantendu, berreskuratu eta sortzea; gizarte ekonomia eta pertsonak oinarritzat dituzten ereduen ezarpena sustatzea. Espero da planaren pertsona eta enpresa onuradunak, hurrenez hurren, 2.435 eta 1.262 izatera heltzea.

Planaren garapenerako aurreikusi da 37.446.000 euroko aurrekontu bat. Urte honetarako esleipena 9.088.000 eurokoa da, zein planari dagozkion lau lerroren artean banatuko diren: 5.695.000 euro Pertsonentzako, 2.590.000 Enpresa eta erakundetarako, 683.000 Sektorea lerrorako, eta 120.000 euro berriz, Gizartea eta lurralderako. Hurrengo urtetarako aurreikusitako zenbatekoak dira 9.695.000 euro 2022an, 9.861.000 2023an eta 8.802.000 euro 2024an.

Gizarte Ekonomiaren bigarren Plan Integral honek aurrekoa ordezten du, 2017-2020 epeari dagokiona, zeinekin Nafarroako Gobernuak sektore honen demanda historiko bati erantzuna eman zion. Aipatu behar da enpresak eta enplegua sortzeko bere helburu nagusiak lortu direla, gainditzera ere helduz.

Nafarroa, erreferente europarra gizarte ekonomian

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak bere mintzaldian azpimarratu nahi izan du plan honek Foru Erkidegoa kokatzen duela “erreferentzia eskualde bat bezala gizarte ekonomian, ekonomia sozialaren arloan emaitzak, berrikuntza soziala eta babes politikak finkatu dituelako”.

Era berean, plana deskribatu du “eredu eraginkor eta adimentsu bat bezala, pertsonak eta lurraldea ardatz nagusitzat dituena”, ekarpena eginez “gure ekonomiaren berreskurapenerako, alegia bidezkoagoa, jasangarriagoa eta berdeagoa izango den berreskurapen baterako”.

Ekimen berritzaileak

Nafarroako Gizarte Ekonomiarako bigarren Plan Integrala elaboratu dute, aurrekoa bezala, Nafarroako Gobernuak eta CEPES Nafarroak elkarlanean.

Genero ikuspegia planteatzen da zeharkako izaerako lerro estrategiko baten modura zeinek bere ekintzen bitartez ikuspegi hau txertatzen duen plana osatzen duten beste lau lerroetako bakoitzean.

Prestakuntzarako eta txertaketarako aurreikusitako ekintzen artean nabarmentzekoa da Campus Kooperatiboaren ekimena, unibertsitate eta Lanbide Heziketa bezalako alorretan ekintzak garatzera datorrena, gazteei ezagutzera emanez, sentsibilizatuz, ekintzailetza kooperatiboa, eta barne hartuz beken programa bat edo lanekoak ez diren praktikak.

Enpresetara eta erakundetara zuzendutako lerro estrategikoan ekimen berritzaileak aurreikusten dira, alegia kudeaketa zehatzeko ereduen garapena eta txertaketa gizarte ekonomian, aipagarriak izanik GPES (Gizarte Ekonomiaren Pertsonak Enpresak Kudeatzen) eredua, edo Ekonomia Solidarioaren kudeaketari dagozkionak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak. Planteatzen da, era berean, enpresa arteko lankidetza sustatzea, eraginkortasuna hobetze aldera, nekazaritzako makineria komunaren erabilerarako kooperatiben sorrera bezalako neurriekin.

Sektorearen lerroan aurreikusitako ekintzei dagokienez, nabarmentzen da gizarte ekonomiarako negozioen Eskola, kooperatiba europar bat, gaur egun diseinatze fasean dagoena, Gizarte Ekonomia Enpresariala sustatzearen alde, zeinetan partaide diren 7 eskualde eta lau sare europar eta eskualde partaidetako Gizarte Ekonomiaren 80 erakunde eta enpresa baino gehiago. Araudiaren garapenari helduz, planteatzen da Kooperatiben Legea egokitu eta Kooperatiben Erregistroa gaurkotu ahal izatea, administrazioaren digitalizazioa eta izapideen sinplifikazioa lortzearen harira.

Gizarte eta lurralde alorretan azpimarra daiteke gizarte ekonomiaren garapenaren lorpena Nafarroako eskualdetan, horretarako erabiliz gizarte ekonomiarekin lotutako enpresen eta erakundeen partaidetza bezalako neurriak Foru Erkidegoko estrategia eta lurralde kohesioa xedetzat dituzten proiektuetan. Horrez gain, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Europar Funtsaren deialdietan segimendua hala nola partaidetza ezartzen dira, funtsa haiekin finantza daitezkeen planetara, adibidez Next Generation edo Nafarroa Suspertu Plana, hedatu ahal izanik. Gainera proposatzen da enpresa eta erakunde nafarren parte hartzea sustatzea Europako gizarte ekonomiari dagozkion enpresek eta erakundeek bultzatu dituzten gai interesgarrien gaineko proiektu europarretan.

Gizarte Ekonomiaren bigarren Plan hau aurrera doa dagokion eduki eraldatzailearekin, Gizarte Berrikuntzarako Unitatearen jarraipena hala nola gizarte ekonomiaren enpresetan eta erakundetan berrikuntza eta digitalizazioa ezartzeko ekintzak direla medio.

Bisita Tasubinsa-ko solairura

Aipatu den bezala, Gizarte Ekonomiaren bigarren Plan Integrala gaur, ostirala, aurkeztu da Beriaingo Tasubinsa-ko instalaziotan, zeinetan barrena ibili diren ekitaldian partaide izan diren agintariak.

Instalaziora egin duten bisitan, Javier Goldáraz eta Javier Lagunas Tasubinsa-ko lehendakariak eta zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, aipatu dute erakunde hau irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakunde bat dela, Nafarroako Gobernuak erabilera publikorako eta ezinbestekotasun izaerarekin izendatua. Bere misioa datza Nafarroako desgaitasun intelektuala eta garapenekoa duten pertsona guztien erabateko txertatze laborala eta soziala lortzean, zerbitzu bat emanez haien hazkundea hala nola garapen pertsonala eta soziala bultzatuko dituena.

Gizarte ekonomiaren enpresa hau enpleguaren zentro berezi modura aritzen da, zentro okupazionalaren zerbitzua emanez, lankidetza eredu misto baten menpean eta CEPES Nafarroari dagokio, bitartekoa izanik CEISNA, bere “familietako” bat. 2021. urterako 32 milioiko aurrekontu batekin kontatuz, Tasubinsa-ri dagozkio 13 zentro Nafarroan, zeinetan ematen zaien okupazioa eta enplegua 1.547 pertsonari eta haietako % 84ak desgaitasun motaren bat du. Beriaingo instalazioan 113 pertsona daude, horietako 65 zentro okupazionalean eta 113 enplegu zentro berezian.