2.600 lagunek parte hartu dute Nafarroako Gazteriaren Institutuaren udako jardueretan

Gazte Txartela programak 746 parte-hartzaile izan ditu eta udazkenerako agenda berria aurkeztu du
2021ko irailaren 22a
Lesakako gazteentzako boluntariotza-zelaiaren irudia.
camera_alt Lesakako gazteentzako boluntariotza-zelaiaren irudia.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGIk) aurtengo udan antolatutako jardueretan 12 eta 30 urte bitarteko 2.600 lagunek parte hartu dute. Europako Gazte Txartela programak, gazteen boluntariotza-zelaiek, eguneko jarduerek, udako kanpaldiek eta Gazteekin Jarduerak egiteko Nafarroako Eskolaren (GJNEren) prestakuntzak osatzen dute erakundearen jarduera-eskaintza.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).