2021ko irailaren 21a

Chivite Lehendakariak "sarea eta komunitatea sortzeko" Nafarroako kirol ekosistema osatzen duten pertsonen ekarpena azpimarratu du

COVID-19aren pandemiagatik atzeratu behar izan zuten 2020ko Kirol Merezimenduaren dominak emateko ekitaldiaren buru izan da
videocam Acto de entrega de las Medallas al Mérito Deportivo 2020 collections Irudi galeria

Nafarroako Lehendakaria den  María Chivitek, 2020ko Kirol Merezimenduaren Ohorezko Aipamenak eta dominak banatu ditu. Sari horien bidez, Foru Gobernuak aintzatetsi nahi izan ditu Foru Komunitatean kirola sustatzen lagundu duten pertsonak, haien lan teknikoa, zuzendaritza eta kirola aintzat hartuta.

Iazko ekitaldiari dagokion ospakizunak, COVID-19aren pandemiagatik atzeratu egin behar izan zenak, balio izan du kirol esparruan, besteak beste, hipika, futbola, saskibaloia eta mendia bezalako askotariko diziplinetan 25 urte baino gehiago eman dituzten 22 borondatezko langile Zilarrezko Dominarekin saritzeko. Halaber sari banaketan Ohorezko Aipamen bi egin dira, bat Alaitz Mendizale Elkartearena, zeinek 2020an bere 50. urteurrena ospatu zuen, bestea berriz, Ledeako Aurrera Kirol Klubarena, bere mendeurrena dela eta urte horretan bertan.

Kultura eta Kirolaren Departamentuko egoitzaren barruko patioan, Lehendakariak eskertu du pertsona hauek guztiek sortutako “ekosistema” zeinen bidez modu desinteresatuan eta euren borondatez “denak funtzionatzea posible egin duten”. Ildo horretatik, nabarmendu du eginiko haien ekarpena “sarea eta komunitatea sortzeko”. “Zuek bezalako pertsona asko behar ditugu, zeren gizartea hobetzen duzue; elkartasuna, konpromisoa eta konfiantza sorrarazten duzue, eta horrek guztiak komunitatea eratzen du”, azpimarratu du.

Kirolari emandako bizitzak

Sari banaketan, Chivite Lehendakariarekin batera izan dira, Enrique Maya, Iruñeko alkatea, Jose Luis Arasti Gobernuko ordezkaria Nafarroan; Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria; Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea; eta Primitivo Sanchez Kiroleko azpi-zuzendaria, besteak beste.

Politika, kirol, federazio eta klubetako ordezkarien aurrean, Lehendakariak saritutako pertsonak goraipatu ditu, “bizitza osoa kirolari eman izana, titular eta karreren atzean dauden pertsonak izanik, zuek gabe ezinezkoa izango zatekeen taldeak, txapelketak, entrenamenduak, boluntariotza, osasuna, zaletasuna, kirol praktikak garatu ahal izateko eremuak, etab. egotea”.

Era berean, Chivitek onartu du kirol praktikaren sustapena “helburu estrategiko bat dela eta izan behar dela edozein gobernurako eta edozein gizarterako, eta bide batez kirola aisialdirako aukera modura erreibindikatzeko aprobetxatu du; izan ere, osasunaren eta bizi-kalitatearen hobekuntza dakartza”. Lehendakariak kirolak Nafarroan duen zeregina azpimarratu du. “Kirolari eta eliteko kirolari zerrenda bikaina dugu, zein historikoak izan diren, erabat errotu den kirol oinarri bati bidea emanez. Orain helburua da haurrak eta gazteria aurrera ateratzea, kemen gehiagoz ahal bada”, animatu du.

Sarituak

Zehazki, Chivite Lehendakariak Kirol Merituaren Zilarrezko Dominak entregatu dizkie honako kirolariei:

-Alberto Retegi Albistur, Berako Gure Txokoa Elkartean txirrindularitzako kide eta eremuko txirrindularitza eskolen sustatzaile bezala 40 urte inguru lanean emateagatik.

–Ana Tiraplegui Eslava, Doma Klasikoa eta Parazaldizkoaren Epaile Nazional bezala Hipikan 30 urtez eginiko bere lanagatik.

–Juan Sanz Barbero, Federazioaren Batzordeko zuzendaritzako kargu ezberdinetan Hipikari eskainitako bere 27 urteko lanagatik.

–Jesus Carlos Anton Solans, Nafarroako klub ezberdinetan saskibaloiko entrenatzaile bezala 25 urtetan eginiko bere lanagatik.

–Fernando Larumbe Vicente, bere hasieratik “Irabia Kirol Klub Atletikoa” futbol klubeko sustatzailetako bat eta 1985. urtetik entrenatzailea izateagatik.

–Araceli Larrea Andreu, abiadurako irristaketari emandako bizi osoko bere lanagatik; Nafarroako klub ezberdinetan entrenatzaile bezala betetako bere zeregina nabarmenduz.

–Luis Miguel Ruiz López, Nafarroako irristaketa artistikoan 26 urte baino gehiago emateagatik dibulgazio, babes eta garapen zeregin ezberdinetan.

–Tomas Pascualena Muniesa, Oberenako futbolean eta beste kluben bateko arlo ezberdinetan 36 urtez eginiko bere lanagatik.

–Martin Montañes Alsasua, 25 urte baino gehiago emateagatik mendiko arloaren inguruan; Nafarroako Goi Mendi Eskolako (ENAM) monitore lanetan eta 2012tik Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeko lehendakari bezala.

–Koldo Cia Larumbe, 44 urteko bere lanagatik kirol modalitate eta klub ezberdinetan, hasiera batetik, 1976an Etxauriko Denak Bat Kultura, Kirol eta Olgeta Elkartearen fundatzaile bezala.

–Joseba Imanol Arbizu Ayesa, 35 urteko bere ibilbideagatik, saskibaloian gehienbat, 1985an entrenatzen hasi zenetik.

–Felix Manuel Perez Berasategui, kirol federatuaren eta ez federatuaren sustapenean hala nola Nafarroako Gobernuak antolatutako kirol kanpainetan eginiko 26 urteko bere lanagatik.

–Luis Landa Ballaz, Atletismo Federazioan 35 urte lanean emateagatik, epaile zereginetan eta marken rankinga elaboratu eta eguneratzeko arduradun bezala.

–Orlando Millan Martinez, 29 urte emateagatik lanean Nafarroako Atletismo Federakuntzan, epaile zereginetan eta zuzendaritzako zereginak garatuz.

–Enrique Teruel Mina, bere ibilbide luzeagatik eta judo alorrean 35 urte lanean emateagatik, Nafarroako klub ezberdinetan entregatzen eta klaseak emanez.

–Roberto Martin Martinez, bere ibilbide luzeagatik eta judo alorrean 29 urtez lan egiteagatik, Nafarroako klub ezberdinetan monitore eta entrenatzaile bezala.

–Pedro Luis Cuadrado Sainz, 35 urte baino gehiago emateagatik Vianako futbolaren alorrean, behe mailako kategorietako entrenatzaile bezala eta gero zuzendaritzako zereginetan.

–Alvaro Calvo Cornago, 25 urte baino gehiago emateagatik errugbia sustatzen eta garatzen,  sustapen zereginak burutuz ikastetxetan eta teknikari bezala.

–Javier Cormenzana Lumbreras, 25 urte baino gehiagoko bere lanagatik, errugbia sustatzen eta garatzen; Nafarroako errugbiaren egungo harrobiko egiletako bat izanik.

–Juan Carlos Oroz Biurrun, 27 urteko bere lanagatik areto-futboleko, futbol 11 eta futbol 8 modalitatetako taldeen entrenatzaile eta antolatzaile bezala.

–Jesus Ramon Erroz Ciriza, 37 urte lanean emateagatik beisbolean; CAD Irabia klubeko entrenatzaile lanetan eta batzuetan Espainiako Selekzioko behe mailako kategorietan.

–Ernesto Modrego Jimenez, 40 urte baino gehiagoko bere lanagatik beisbolean eta softbolean; 1984an beisboleko eta softboleko Arga K.K.-eko fundatzailea izanik.

Era berean, Ohorezko Aipamen bi eman dizkie Alaitz Mendizale Elkarteari eta Ledeako Aurrera kirol Klubari. Sariak jaso dituzte Alvaro Leoz Laquidain kirol klubeko lehendakariak eta Alaitz Mendizale Elkarteko Juantxo Ibarrolak.

Ekitaldia

Sari banaketa gaur arratsaldez ospatu da antzinako INAP-en Kultura eta Kirol Departamentuko patioan. Ekitaldia, zein Nafarroako Himnoarekin hasi den, Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Ikastegiko egur-haizeko laukote batek girotu du, Gordon Jacoben “A simple serenade”, lehen mugimendua, Fanfarrea eta Martxa hala nola Andrey Rubtsoven Four bagatelles interpretatuz. Egur-haizeko laukotea osatu dute Leyre Puignau Sotok (fagot), Leticia Gabari Gilek (klarinetea), Raul Rodriguez Fernandezek (oboe-jotzailea) eta Maialen Pascual Huartek (txirula).