Mendigorriako Andeloseko zubia konpontzeko lanak urrian hasiko dira

Lurralde kohesioak Diez y Compañía S.A. enpresari esleitu dizkio lanak, eta 260.000 euroko inbertsioa izango dute

2021ko irailaren 20a
Eunate López Mendigorriako alkatea eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria Andeloseko Erdi Aroko zubira egindako bisitan.
camera_alt Eunate López Mendigorriako alkatea eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria Andeloseko Erdi Aroko zubira egindako bisitan.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Mendigorriako Andeloseko zubia konpontzeko lanak urrian hasiko dira eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Diez y Compañía S.A. enpresari esleitu dizkio 264.157,45 euroko inbertsioa izango duten hobekuntzak. Mendigorriako aztarnategi arkeologikorako sarbidea ematen duen zubiko lanek 3 hilabete iraunen dute eta Jarduketa hori 2020ko maiatzean eskatu zuen Mendigorriako Udalak.

Egun, ibilgailuen zirkulazioa mugatuta dago puntu horretan, eta 20 tona baino gutxiago pisatzen dutenak bakarrik ibil daitezke. Hori pilek duten zulotze handiagatik eta estribuetan antzemandako kalteengatik da, hala nola hezetasun-orbanengatik, piezen galeragatik eta ibai-ibilguaren higaduraren ondorioz sortutako orban ilunengatik. Gainera, egindako ikuskapenetan, egiturazko garrantzi gutxiko gangetan pitzadura batzuk antzeman dira, baita zubiaren hormetan sustraitutako landaretza ugari ere.

Jarduketa, xehetasunez

Konponketa-lanak egiteko, ibaiaren ibilguaren barruan behin-behineko erdiuharteak jartzea aurreikusi da, pilareetara, gangetara eta estribuetara iritsi ahal izateko. Horri esker, zulaketak konpondu ahal izango dira, bai eta beheko elementuen egituraren narriadurak ere. Jarduketa gehienbat uharte horietatik egiten bada, lanak egiten diren bitartean trafikoan ahalik eta eragin txikiena izatea erraztuko da.

Segurtasuna hobetzeaz gain, lanek portaera hobea eman nahi diote zubiari, iraunkortasunaren eta egitura-ahalmenaren ikuspegitik. Horretarako, hormen garbiketa orokorra egingo da, bai eta horien gainean sustraitutako landarediarena eta inguruan garatzen denarena ere; halaber, erdiko pilareetako igeltserotza-lanak finkatuko dira, eta estribuetan zein gangetan drainatze-zuloak egingo dira.

Azkenik, beste jarduketa batzuk ere aurreikusi dira plataforman: galtzadan dauden zuloak konpontzea, drainatze-sistema berri bat ezartzea, kaltetutako barandak konpontzea eta birjartzea, eta hausturak eta zartatu handiak dituzten zutoinen formak berritzea.

97,70 metroko luzera duen Andeloseko zubia, , Erdi Aroko zubibide bat da, erdi-puntuko arkuekin, hasiera batean XV. mendean eta ondoren XIX. mendean zaharberritu zena. Bideak estugune handia du zubiaren gaineko galtzadan; beraz, pasabide-obraren plataforma zirkulazio-errei bakar batez osatuta dago, eta galtzadaren zabalera 3,90 metrokoa baino ez da.