Maeztu kontseilaria Orreaga inguruko desgaitasuna duten sei pertsonak egindako esnekien aurkezpenean izan da

INTIA enpresa publikoaren eta Carrefour zentroaren lankidetzarekin, Aspace Biointegra lantegia 0 kilometroko esneki ekologikoetan espezializatu da

2021ko irailaren 20a
Maeztu kontseilaria, Aspaceko eta zentro komertzialeko arduradunekin batera.
camera_alt Maeztu kontseilaria, Aspaceko eta zentro komertzialeko arduradunekin batera.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilaria merkataritza-aurkezpen berezi batean izan da astelehen honetan,  Orreaga inguruko haranetako ziurtagiri ekologikoa duten gazta, jogurt, gurin eta esne freskoaren lerro berri bat, desgaitasuna duten inguru horretako   sei pertsonak eginak. Ekoizpena Aspace Fundazioak herrian kudeatzen duen Biointegra lantegian egiten da.

Proiektu integrala eta inklusiboa da, eta ekonomia, lurralde eta gizarte mailako iraunkortasunaren osagai guztiak ditu.

“Enplegua tresna indartsua da desgaitasuna duten pertsonek gizartean erabat parte har dezaten, bizitza-proiektu autonomoa eta independentea garatzeko aukera ematen baitie, gainerako herritarrek dituzten baldintza beretan”, adierazi du Maeztuk.

Era berean, Eskubide Sozialetako kontseilariak ASPACE zoriondu du ekimen berritzaile honengatik. Ekimen honez gain, beste asko eta asko garatu ditu erakundeak Nafarroan 50 urteko ibilbidean desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak artatzeko.

Gaurko ekitaldia Iruñeko Carrefour Merkataritza Zentroan egin da; entitatea duela bi hamarkada hasi zen lanean Aspacerekin. Establezimenduko linealek esneki ekologikoen eta hurbilekoen sorta berria erakutsiko dute, desgaitasuna duten sei pertsonak garatuak, bost Orreagako zonan bizi direnak, beste bi profesionalen laguntzarekin.

Proiektua abian jartzen INTIA enpresa publikoak esku hartu du; 2010az geroztik Aspace Fundazioarekin lanean ari da ardi latxaren gazta ekologiko konbentzionala egiten eta 2019az geroztik behi-esnea artzaintza ekologiko bihurtzeko proiektu batean ere bai.

Biointegraren instalazioan eta fabrikazio-prozesuetan hainbat aldaketa egin dira iraunkortasuna lortzeko ahaleginean: pelet galdararen erabilera, eguzki-plakak instalatzea, itzultzeko ontziak eta ontzi konpostagarriak eta pasteurizazio-upel eraginkorragoak.

ASPACE Biointegra proiektua ekimen sozial bat da, eta desgaitasuna duten pertsonen (landa-eremukoak) gizarteratzea eta laneratzea sustatzea du helburu. Proiektu iraunkorra, ekologikoa, inklusiboa eta hurbilekoa da, eta, Nafarroako Gobernuaren eskutik, INTIAren bitartez, behien artzaintza ekologikoa eta, ondoren, produktua eraldatzea sustatzen ditu. Modu horretan, landa-eremuetan enplegagarritasunaren helburua betetzen da laneratzeko zailtasuna duten pertsonentzat eta, horrekin batera, tokiko produktuaren eta produktu ekologikoaren aldeko apustua egiten da.

Aurkezpenean izan dira, halaber, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, Ines Frances; ASPACE Navarraren lehendakaria, David Erice; eta Carrefour Elkartasuna Fundazioaren zuzendaria, Maria Cid, zentro komertzialeko zuzendaritzako langileekin batera.