Kanpo Ekintzak mugaz gaindiko lankidetzarako Nafarroako zortzi proiektu diruz lagundu ditu

Onuradunek, tokiko erakunde batek eta zazpi elkartek, 36.595 euroko laguntzak jasoko dituzte
2021ko irailaren 17a

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak toki-erakundeei eta gizarte-erakundeei mugaz gaindiko lankidetza-jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi du. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak bigarren urtez jarraian egin du deialdia, eta zazpi gizarte-erakundek eta toki-erakunde batek aurkeztutako zortzi proiektuk 36.595 euroko diru-laguntza jaso dute.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.