Descárgate la app
Osasun Ministerioak bihar Pazientearen Segurtasunaren Eguna dela-eta antolatutako jardunaldiari bi jardunbide egoki gehitu dizkio Osasunbideak
2021ko irailaren 16a
Osasun Departamentuak bi jardunbide egoki aurkeztu ditu Pazientearen Segurtasunaren Eguna dela-eta egin den jardunaldi nazionalean
Osasun Ministerioak Pazientearen Segurtasunaren Mundu Eguna dela-eta ostiral honetan (hilak 17) antolatu duen jardunaldian parte hartuko du Nafarroak, bi jardunbide egokirekin. Neonatologia unitatean ezartzeko proposatutako bi ekimen dira, Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) unitate horretako erizainek aurkeztuak, eta jaioberriaren segurtasunari buruzkoak dira, Osasunerako Mundu Erakundeak aurtengo ospakizunetarako aukeratu duen leloarekin bat etorriz: "Zaintza seguruak amarentzat eta jaioberriarentzat".
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).