Gauerdian indarrean sartuko da ostalaritzan eta gaueko aisialdian ostiraletik aurrera ordutegiak malgutzen dituen foru agindua

Datorren irailaren 30era arte indarrean egongo den arau berriak,  neurriak arrisku ertaineko egoerara egokitzen ditu, eta, besteak beste, garraioko edukiera handitu eta gazteen bajerak berriz irekiko ditu
2021ko irailaren 16a

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin ditu Gobernuak 34/2021 Foru Aginduan COVID-19aren aurka planteatutako neurri espezifiko berriak; izan ere, neurri horiek aste honetatik aurrera erkidegoak bizi duen batez besteko arrisku epidemiologikoaren egoerara egokitzen ditu. Aretoak aldeko iritzia eman ondoren, pakete berria jasotzen duen foru agindua gauerditik aurrera  jarriko da indarrean irailaren 30era arte (egun hori barne). Arauak, besteak beste, ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak malgutzen ditu, bai eta garraioen edukiera ere, gazteentzako eta aisialdirako bajerak irekitzea ahalbidetzen du eta kanpoan gehienez 10 laguni bilerak egitea eragozten du.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.