Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak euskararen egoerari buruzko inkesta soziolinguistikorako informazioa biltzeko lanak hasiko ditu
2021ko irailaren 14a
Nafarroako Gobernuak euskararen egoerari buruzko inkesta soziolinguistikorako informazioa biltzeko lanak hasiko ditu
Herritarrekiko Harremanetako departamentuak, Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, Nafarroako VII. Inkesta Soziolinguistikoaren lanak hasi ditu eta bertan, euskararen gaineko informazio kuantitatibo eguneratua bilduko du: euskararen ezagutza, hizkuntzaren transmisioa, hainbat gizarte-eremutan duen erabilera eta haren sustapenaren aurrean nafarrek dituzten jarrerak.
Inkesta soziolinguistikoa 1991tik egiten da, bost urtero, euskararen lurralde guztietan: Euskal Autonomia Erkidegoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako Foru Komunitatean.
Inkestaren unibertsoa 16 urteko eta urte gehiagoko nafarrak dira. 2.000 inkesta egingo dira, telefono bidezko informazio-bilketan. Lagina eskualdearen, sexuaren eta adinaren arabera estratifikatu da.
Inkesta egiteko epea 10 astekoa da, eta kontratua 2021eko abenduaren 18an amaituko da. Irailaren hirugarren astean hasiko dira inkestak egiten.
Legezko agindua eta araua
Euskarari buruzko Foru Legea, 5.3 artikuluan honako hau ezartzen du: "Nafarroako Gobernuak aldian-aldian euskararen errealitate soziolinguistikoaren azterketak egitea aginduko du, eta azterketa horien berri emango dio Parlamentuari".
Foru Decretuak, Euskarabidea – Nafarroako Euskararen Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onartzen dituenak, erakunde horren esku uzten du Nafarroako euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterlanak, ikerketak eta estatistikak koordinatzea, egitea eta zabaltzea, ebaluazio-sistemak eta adierazleak ezartzea, eta, hala badagokio, beste erakunde edo entitate batzuek garatutako proiektuetan laguntzea.
VII. Inkesta Soziolinguistikoa, euskararen lurralde guztietan egiten baita, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak sinatu zuten euskararen sustapenari buruzko Hiruko Ituna lankidetza-hitzarmenean jasotako proiektua da.
Bestalde, Nafarroako VII. Inkesta Soziolinguistikoa Nafarroako 2021-2024 Estatistika Planean aurreikusitako eragiketa estatistikoa da.
Errealitate soziolinguistikoa ezagutzea
Inkesta soziolinguistikoek aukera ematen diote Euskarabideari hizkuntza politika publikoa diseinatzeko eta ebaluatzeko aukera; zehazki, egiten ari den Euskararen II. Plan Estrategikoaren (2020 – 2027) aginte koadroa adierazle eguneratuz hornitzeko.
Halaber, inkesta soziolinguistikoaren datuek Euskararen Adierazleen Sistema (EAS) elikatzeko balioko dute. EAS proiektua Euskal Herriko beste erakunde publiko batzuek ere partekatzen dute, eta Hiruko Ituna lankidetza-hitzarmenean ere jasota dago.
Inkestaren emaitzak urte eta erdiko epean eskuragarri egotea aurreikusten da, 2023. urtearen hasierarako.