Descárgate la app
Gobernuak premiazkotzat jo du Tutera eta Fontellas arteko bidegorria eraikitzeko kaltetutako ondasun eta eskubideen desjabetzea
2021ko irailaren 8a
Gobernuak premiazkotzat jo du Tutera eta Fontellas arteko bidegorria eraikitzeko kaltetutako ondasun eta eskubideen desjabetzea
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du zeinaren bidez premiazkotzat jo den, Tutera eta Fontellas arteko bidegorria luzatzeko proiektua gauzatzeko bidean dauden kaltetutako ondasun eta eskubideen desjabetzea.
Proiektu horrek oinezkoen bidea eta jada Zaragoza Etorbidean dagoen bidegorria Fontellaseko El Bocal-eko sarrerarekin lotuko du. Zati horrek 3 kilometroko luzera izaango du, horietariko 500 metro Tuterako lurretan eta 2,9 km Fontellaseko udalaren esparruan. Jarduketak 310.000 euroko aurrekontua du, Foru Exekutiboak finantzatuko du eta bi udalen arteko lankidetzari esker gauzatuko da.
Azkenaldian bai kirol jarduerak zein aisialdiko ekintzek igoera izan dute eta hala nabaritu da bide hori erabiltzen duten oinezko eta txirrindularien artean.
Tuterako tartean, proposatzen den eredu-sekzioak, Tuteratik Erriberako Zubiko merkataritzagunerainoko egungo bidegorriaren eta espaloien tipologiari eusteko, osagai hauek izango ditu: lorategia, bidegorria 2 metroko barne-zabalerarekin, espaloia 2 metroko zabalerarekin, kanpoko berma 30 cm zabalerarekin eta lubeta-ezponda.
Fontellasko zatiari dagokionez, jarduketa hiru zatitan banatzen da. Lehen tartea Tuterako udal mugapearen mugan hasten da eta Antso vii.a Azkarra kalearen eta Bocal bidearen arteko elkargunean amaitzen da, 1.860 m inguruko luzerarekin. Bigarren zatiak Fontellasko Udalak 2007an egindako bidegorria aprobetxatzen du, eta bide bat sortzen du, zoladura asfaltikoa, oinezkoentzako espaloia eta bidegorria dituena. Hirugarren tartea El Bocalera sartzeko egungo errepidetik joango da, eta bide hori “txirrindularientzako” kale bihurtuko da.
Mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeko beste jarduera batzuk
Bizikletan mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeko, Nafarroako udalerrietan bizikletentzako gune berriak eraikitzeaz gain, tokiko erakundeekin lankidetzan, Foru Gobernuak beste jarduera batzuk jarri ditu abian garraiobide horren erabilera sustatzeko.
“Suspertu zure bizikleta, ez utzi aparkatuta” lelopean, Garraio Zuzendaritza Nagusiak kanpaina bat jarri du abian, eta horren helburua da herritarrei kontzientzia sorraraztea azalaraziz bizikleta garraiobide arrunt bat dela hurbileko joan-etorrietarako, hala nola lantokira edo ikastetxeetara joateko.
Era berean, Nafarroako Gobernuak bizikletak konpondu eta mantentzeko laguntzen deialdiak egin ditu lehen aldiz. Laguntza horien helburua da “gaur egun trastelekuetan erabiltzen ez diren bizikleta asko biziberritzea”.
Azkenik, Foru Komunitatean bizikletak erabiltzeko dauden ibilbide guztiak biltzen dituen kartografia interaktiboa ere egin da.