2021ko irailaren 6a

Nafarroako talde berrien birak bederatzi kontzertu eskainiko ditu irailean

Bira Nafarroan Barna zikloaren baitan, sortzen ari diren tokiko talde berriek kontzertuak eskainiko dituzte espazio publikoetan, eskaintza zabala eta anitza da  
Andrea Santiago
Andrea Santiago  Deskargatu irudia Irudi galeria

Bira Nafarroan Barna zikloak bederatzi kontzertu eskainiko ditu Foru Komunitateko bederatzina herrietan honako talde eta artisten eskutik: Chill Mafia, Ángel Ocray, Black Friday, Ibil Bedi, Javi Robles, La Topadora eta Ainhoa Santiagok trap, indie, flamenko, rock zein pop musika eskainiko dituzte. Ekainean hasitako zikloak jarraipena izango du urrian, Nafarroa osoan eskainiko diren 19 kontzerturekin.

Kontzertu horietarako sarrerak 5 euroko prezioa dute eta Udal bakoitzak ezarritako tokietan erosi daitezke. Ordutegi, data eta kontzertuen tokien inguruko informazioa www.culturanavarra.es webgunearen bitartez kontsulta daiteke.

Nafarroan Barna ekimena Kultura eta Kiroleko Departamentuak sustatu du parte hartzen duten tokiko entitate zein ANAIM elkarte profesionalarekin batera Nafarroan sortzen ari diren talde eta artistak ezagutzera emateko, eta, era berean, Nafarroako espazio publikoetan kontzertuen eskaintza zabala eta anitza plazaratzeko. Programa Nafarroa Live Music! Estrategiaren baitan gauzatu da; plana aitzindiaria da Nafarroako musika sektorea bultzatu eta ezagutarazten.

Iraileko kontzertuak

Irailaren 9an, Chill Mafia Uharten arituko da, 20:00etan; Irailaren 10ean, Ángel Ocray, Lodosako Kultur Etxean, 20:00etan; 11n Black Friday, Los Arcoseko Kultur Etxean, 20:00etan; 17an, Ibil Bedi, Burlatako Kultur Etxean, 20:00etan; 18an bi kontzertu izango dira: Ángel Ocray Beriaingo Kultur Etxean 20:00etan, eta Javi Robles Zangozako Auditorioan 20:00etan; irailaren 24an, Chill Mafia Aranguren Ibarreko Kultur Etxean, 20:00etan, Mutiloan. Iraileko azken kontzertuak, Andrea Santiagok eta La Topadorak eskainiko dituzte; lehena, Altsasuko Kultur Etxean arituko da 19:30etan, eta, bigarrena, Berriozarko Auditorioan 20:00etan.