2021ko irailaren 1a

Nafarroako leku enblematikoetan bizikletaz ibiltzen diren pertsonen kopurua %37 handitu da, 2019koarekin alderatuta

Hauek dira gehien erabiltzen diren bizikleta-bideak: Bidasoako Bide Berdeak, Vasco-Navarro eta Tarazonica

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko toki turistiko enblematikoetan jarritako oinezko eta bizikleten kontagailuek emandako datuen arabera, baliabide turistikoetara eta Nafarroan egindako ibilbideetara joateko joera berreskuratzen ari da. Hala, 2021eko urtarriletik abuztura bitartean, 31.299 lagun ibili ziren bizikletaz leku enblematikoren batean; 2020an, berriz, 27.071 eta 2019an 22.811. Bestalde, oinezkoak berreskuratzea ere garrantzitsua da; izan ere, 2019an, 467.566 ziren oinezkoak, 2020an %38 jaitsi ziren 293.498 oinezkoraino, baina 2021ean %25 berreskuratu ziren, 364.680 oinezko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).