2021ko abuztuaren 25a

Nafarroak Europan ekintza humanitarioak gauzatzeko diru-laguntzen deialdi larria argitaratuko du

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak 100.000 euro baino gehiago bideratuko ditu migratzaileei zuzendutako ekintzetarako, bereziki, haur eta emakumeentzako

Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Europako babes eta migrazioen arloan gauzatzen diren ekintza humanitarioentzako diru-laguntzen deialdi larria argitaratuko du; datozen egunotan kaleratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean 100.000 euroko aurrekontua izango duen lerroa. Laguntzek Europako migrazio bideetan pertsonen bizi kalitatea hobetzea da, bereziki, haur eta emakumeena.

Zehazki premiazko deialdi honetara 101.769,61 euro bideratuko dira, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak laguntzeko. Pasa den apirilean argitaratutako deialdiaren moduan, Larrialdi Humanitarioko Ekintzekin lotutako proiektuak aurkezteko aukera izanen da, guztiak Europako migrazio bideetan dauden pertsonei larrialdi egoeretan arreta ematea izan beharko dute xede.

Patricia Ruiz de Irizarrek, Migrazio Politiketarako zuzendari nagusiak, Europak bizi duen eta datozen hilabeteetan biziko duen “larrialdi” egoera aipatu du, “Mediterraneoan bizi dugun larrialdiari Afganistangen sortutako egoera gehituko zaio”. “Nahiz eta deialdi honekin jada lanean ari ginen, egungo testuinguruak are eta beharrezkoagoa egiten du harrera herrialdeetara, horien artean Nafarroara, sarbide diren gizarte erakunde horiekiko gure elkarlana indartzea”, nabarmendu du Irizarrek.

Premiazko deialdi honekin itsasoan egiten diren erreskateak, osasunarekin lotutako proiektuak (osasun arreta, arreta psikosoziala), elikagaien banaketa zein elikadura, ura eta saneamenduarekin lotutako proiektuak laguntzeko aukera izanen da. Gainera, bestelako produktuen ala garbitasun loteen banaketarako zein babeserako azpiegiturak sortzeko proiektuak ere aurkez daitezke.

2020tik antzeko proiektuak lagunduz

Nafarroa babes eta harrerarekin lotutako Europako proiektuekin elkarlanean ari da 2020tik. Orduan, Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Nagusitik 30.000 euro bideratu ziren Mediterraneoan erreskateak egiteko. Horretarako, Itsas Salbamenduko GKE-arekin elkarlanerako hitzarmena adostu zen.

2021eko Aurrekontuetan Parlamentuko zuzenketaren baten bitartez aurretik helburu horretara bideratutako kopurua boskoiztea lortu zen, Patricia Ruiz de Irizarren hitzetan, “migrazio oso zaila bizi duten gizabanakoen bizi kalitatea hobetzeko asmoz”. Santos kontseilariak berak aste honetan azaldu du “Mediterraneoa migrazio bide aukeratzen dutenei laguntzen lan egiten duten” erakundeekin elkarlanean aritzeko “ beharra eta borondatea”, Nafarroak “dituen aukeren baitan”.

Zehazki, asteartean Eduardo Santos kontseilariak bilera izan zuen Itsas Salbamenduko GKE-ko ordezkariekin; hain zuzen ere, erakunde horrek jaso zuen apirilean argitaratutako diru-laguntzeatariko bat. 49.635 euro jaso zituen Aita Mari ontziarekin gauzatzen duten Maydayterraneo proiektua garatzeko.

Ontzi horrek bilaketa eta erreskate lanak egiten ditu Mediterraneoan, migranteen ontziei, behar duten kasuetan, laguntza eskaintzen: salbamendu txalekoak eta gordailuak emanez, zein migranteak erreskate ontzian hartuz eta kaira modu seguruan eramanez.

Apirileko deialdian, Zaporeak Garapenerako Elkarteak 50.000 euro jaso zituen Lesboseko (Grezia) Kara Tepen errefuxiatuei elikagai osasungarriak banatzeko proiektua garatzeko. Egitasmo horren helburua kanpaldiko pertsona zaurgarrienen elikadura segurtasuna hobetzea da. Horretarako, egunean 2.000 plater eskaintzen dizkiete egunero errefuxiatuei. Gainera elikagai lehorren banaketa egiten da kanpaldian dauden 7.000 pertsonen artean, zein esne eta fruta banakaetak.

Zaporeak elkarteak elikagaiak eta banaketara ontziak erosteko erabiltzen du diru-laguntza; izan ere, plateren prestaketa eta banaketa EAEko zein Nafarroako boluntarioek egiten dute, elkarlanerako lana jarraituz.