2021ko abuztuaren 25a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 3,6 milioi euro inbertituko ditu Tutera, Lizarra eta Tafallako arreta soziosanitarioko eta errehabilitazioko zerbitzu berrietan

Kontratuak 5 urte iraunen du, eta 7 egoitza-plaza, 13 eguneko zentro eta etxez etxeko laguntzarako hiru talde ditu 
Derechos Sociales invertirá 3,6 millones en los nuevos servicios de atención sociosanitaria y rehabilitadora en las áreas de Tudela, Estella-Lizarra y Tafalla Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que se autoriza a la consejera de Derechos Sociales a iniciar el procedimiento de licitación de un contrato de cinco años de los servicios incluidos en el Proyecto de Atención Integrada Social y Sanitaria para las áreas de Tudela, Estella-Lizarra y Tafalla, dotado con 3.664.357 euros.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Eskubide Sozialetako kontseilariari baimena emateko Tutera, Lizarra eta Tafallako eremuetarako Gizarte eta Osasun Laguntza Integratuaren Proiektuan sartutako zerbitzuen bost urteko kontratua lizitatzeko prozedura hasteko. Kontratu horrek 3.664.357 euroko aurrekontua du.

Proiektua 2018an abiatu zen Tafallan eta 2021ean Tutera eta Lizarrara zabaldu da, gainera 2022an Nafarroako gainontzeko zonaldeetara iristea aurreikusi da.

Lizitazioan 7 plaza sartzen dira egoitzetarako (3 Tuteran eta 2 Lizarran, sortu berriak, eta 2 Tafallan), beste 13 eguneko zentrorako (5 Tuteran, 4 Lizarran, sortu berriak, eta Tafallan 4 finkatuko dira), eta etxeko laguntzako 3 taldeak ere sartzen dira, bat eremu bakoitzeko. Hurbileko baliabideak dira, aldi baterakoak, malguak, pertsonalizatuak eta koordainketarik gabeak.

Osasun- eta gizarte-zainketako behar handiak dituzten pertsonentzat da proiektu hau, eta osasun- eta gizarte-zerbitzuen aldi bereko eta koordinatutako jarduera behar dute. Halaber, zainketen jarraitutasuna bermatzeko jarduerak sartzen dira, bai eta pertsonen, familien eta ingurunearen beharrak asetzeko jarduerak ere.

Ildo horretatik, pertsonei eta haien senideei aholku, forma eta laguntza ematen die zainketa horiek errazteko har daitezkeen neurrietan, bai pertsonalak, bai etxean geratzea errazten duten egokitzapenak, zaintzaileen gainkarga gutxituz.

Ospitaleratzea edo eritasuna dela eta, bere autonomia mugatuta izan duten pertsonei laguntzen die, autonomia eta independentzia horri eustea, berreskuratzea eta hobetzea lor dezaten, ahalik eta denbora gehien emanez etxean eta ohiko ingurunean, ahalik eta bizi-kalitate onenarekin.

Era berean, prebentziozkoa da, eta, ahal den neurrian, egoitza- eta/edo ospitale-sarrerak saihestea da helburua, eta, aldi berean, bizitza komunitarioaren banakako eta taldeko jardueretan parte hartzera bultzatzen du, gaitasun psikofisikoen arabera, bizimodu aktiboa eta sozializazioa sustatuz.

Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetarako kontseilariaren hitzetan, “neurri horiek zahartze aktiboko politiken barruan kokatzen dira, pertsona bere gizarte- eta osasun-beharrak konplexuak diren egoeretara ahalik eta beranduen heltzeko, eta pertsonarengan zentratutako arreta integralaren ikuspegitik egiten dira, hau da, zerbitzuak pertsonari egokitzen zaizkio eta ez alderantziz”. “Zerbitzu horiek abian jartzeak errealitate bihurtzen du Nafarroan hainbestetan eskatutako arreta soziosanitarioko sistema”, adierazi du Maeztuk.

Helburu hori lortzeko, hiru laguntza maila aurreikusten dira, iraupen desberdinekoak eta intentsitate handiagokoak, fisioterapia eta terapia okupazionala barne. Alde batetik, egoitzako arreta, gehienez ere hilabeteko egonaldietarako, luzapena gomendatzen duten inguruabarrak salbu; eguneko arreta, gehienez ere hiru hilabeterako; eta etxez etxeko laguntza, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00ak arte (jaiegunak barne); horrez gain, terapia okupazionala eta eguneroko bizitzarako zainketak.