Chivite Lehendakariak azpimarratu duenez desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatuan sartzeko eta landa-ingurunea bultzatzeko konpromisoa du Foru Gobernuak

Aspace Navarrak Orreagan eta Agoitzen dituen  zentroak bisitatu ditu; 71 pertsonak egiten dute lan bertan, eta horietatik 62k desgaitasuna dute
2021ko abuztuaren 24a
videocam Chivite Lehendakariak azpimarratu duenez desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatuan sartzeko eta landa-ingurunea bultzatzeko konpromisoa du Foru Gobernuak collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  enplegu-zentro bereziek desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta landa-ingurunean aberastasuna sortzeko duten zeregina azpimarratu du. Lehendakariak Aspace Navarrak Orreagan eta Agoitzen dituen zentroetara egindako bisita aprobetxatu du Foru Gobernuak "integratzaile, biztanleria-finkatzaile eta jasangarritasunarekin  zein ingurumenarekin konprometituak diren proiektuei” ematen dien babesa azpimarratzeko.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  enplegu-zentro bereziek desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta landa-ingurunean aberastasuna sortzeko duten zeregina azpimarratu du. Lehendakariak Aspace Navarrak Orreagan eta Agoitzen dituen zentroetara egindako bisita aprobetxatu du Foru Gobernuak "integratzaile, biztanleria-finkatzaile eta jasangarritasunarekin  zein ingurumenarekin konprometituak diren proiektuei” ematen dien babesa azpimarratzeko.

Haiz zuzen, zeregin hori sustatze aldera, Nafarroako Gobernuak aurreikuste du datozen lau urtetan guztira 63,8 milioi euro bideratzea desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren sustapenera, Enplegu Politika Aktiboen Plan onartu berrian jasotzen den bezala.

Enplegu-zentro bereziek desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko aukera bat eskaintzen dute, haiek gizartean txertatzea erraztuz. Desgaitasun intelektuala, garun-paralisia edo buruko gaixotasuna etab. jasaten dituzten gizon eta emakumeak dira, bestela lanpostu bat nekez eskuratu ahal izango luketenak. Ekimen honen bitartez, eta profesional talde baten laguntzarekin, lanpostu bat lortzeko gai dira, euren autonomia eta independentzia sendotzea lortuz.

Testuinguru honetan uztartzen dira Chivite Lehendakariak gaur goizean bisitatu dituen bi lan ekimenak. Alde batetik, zuzenean ezagutu du Orreagan dagoen Biointegra gazta-fabrikako jarduera; jarraian Agoitzera lekualdatu da, zeinetan bisitatu duen gailu elektrikoak eta elektronikoak birziklatzera bideratutako Ecointegra proiektua.

Bisitan, Lehendakariarekin batera presente izan dira Miriam Marton Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentea; Ines Frances Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerentea; hala nola Pablo Muñoz eta Fernando Santafe Inguruneko eta Landa Garapeneko zuzendari orokorrak, hurrenez hurren; baita Aspace Navarra-ko eta INTIA-ko arduradunak ere.

Esneki inklusiboak

Aspace Navarra 2010tik elkarlanean ari da INTIA enpresa publikoarekin Orreagako ingurunean lan-proiektuak garatuz. Lehenengo fase batean, fundazioa latxa ardi gazta ekologikoaren eta ohikoaren proiektu batean oinarritu zen. Baina 2019tik, proiektuak, dagoeneko Biointegra izendapenarekin, barne hartzen ditu artzaintza ekologikoari dagozkion behi-esnea eta esnekien eraldaketa. Horrela, “ekologikoak, jasangarriak, inklusiboak eta Km 0-koak” diren produktuen aldeko bere apustuan, esnea, jogurtak, gaztak (freskoa, igurztekoa, ketua eta samurra) eta gurina eskaintzen dituzte.

Zentroan gaur egun bederatzi pertsona ari dira lanean; horietako seiek desgaitasuna dute. Biointegra proiektuak horrela enplegagarritasun zaileko pertsonentzako lanpostuen sorrera eta landa-ingurunearen sustapena uztartzen ditu, despopulatzea ekidinez. “Proiektu honek Gobernu bezala ditugun proiektuetako asko betetzen ditu; desgaitasuna duten pertsonak laneratzea eta despopulatze arazoak jasaten ari diren eremuetan populazioa finkatzea bezalako helburuak barne hartuz, izan ere, hemen lanean ari diren pertsonak ingurunekoak dira”, zehaztu du Lehendakariak. Gainera, helburu bi hauei beste bat atxikitzen zaie, erantsi du: “jasangarritasunarekin eta arlo ekologikoarekin lotutako guztia”.

261 enplegu Aspace-ren enplegu-zentroetan

Biointegra bisitatu ondoren, Lehendakaria Ecointegra enplegu-zentro berezira lekualdatu da, zeinetan 2007tik gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak tratatzen diren. Gaur egun, Aspace Navarra Fundazioak sortutako instalazio honetan 62 pertsona ari dira lanean; horietako 56ek desgaitasuna dute, eta horietako asko Agoitz ingurukoak dira. Proiektua, hamabost pertsonako plantilla batekin abian jarri zena, hedatuz joan da langile gehiagorekin hala nola tratatzen dituzten jatorri ezberdineko hondakinekin. Orainaldian, instalazioan ez dira Nafarroako hondakinak soilik hartzen, baita Euskadi, Aragoi, Errioxa eta Kantabriakoak ere, hala nola Akitaniako eremukoak, 65.000 tona arte oraindaino.

Aspace Navarra Fundazioa 1986tik irabazi asmorik gabeko eta erabilera publikoa duen enplegu-zentro berezi bezala kalifikatuta dago. Fundazioak, hasiera batean, muntaketa industrialen zentro batean bideratu zuen bere jarduera. Une hauetan desgaitasuna duten pertsonei enplegua eskaintzen die zentro ezberdinetan, besteren artean, Orreagako gazta-fabrikan eta Agoitzeko hondakinen solairuan. Hortaz, besteak beste, garbitegi ezberdinak (Lesakan eta Noainen), lorezaintza zerbitzu bat, errepide garbiketa, instalazioen mantenu integrala, ‘Valle de Baztan’ gazte aterpetxearen kudeaketa, lan-txertaketarako orientabide eta prestakuntza zerbitzu bat barne hartzen ditu. Guztira, 261 pertsona laneratu ditu, duela hogeita hamar urteko 49rekin alderatuta. Iazko jaitsiera arinaren ondoren, pandemia zela eta (238 pertsona enplegatu zituenean), dagoeneko berreskuratu eta gainditu ditu 2019ko zifrak; orduan enplegu-zentro bereziek 255 langilerekin kontatzen zuten.