Descárgate la app
Osasun Departamentuak 60.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako osasun arloko lanbide elkargoen etengabeko formazio jarduerak
2021ko abuztuaren 23a
Osasun Departamentuak 60.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako osasun arloko lanbide elkargoen etengabeko formazio jarduerak
Nafarroako osasun arloko lanbide elkargoek 60.000 euroko gehienezko diru-laguntza jasoko ditu beraien kideen etengabeko formazio jarduerak egiteko. Osasun Departamentuak argitaratu duen deialdiaren helburua da, orobat, osasun arloko profesionalen ezagupena etengabe hobetzea eta berrikustea, ezagupen horiek herritarren osasun beharretara egokitzeko eta Nafarroako osasun sistemaren kalitatea hobetzeko. Laguntzak esteka honen bitartez eska daitezke.
Deialdiko laguntzak osasun arloko lanbide tituludunen elkargoek eskatzen ahalko dituzte, baldin eta egoitza soziala Nafarroan badute eta lanbide horiek Osasun Arloko Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 2. artikuluan araututa baldin badaude.
Ezaugarriak
Deialdi honen bitartez, elkargo profesionalek 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean, zein 2020an hasi badira ere 2020ko urriaren 31a ondoren amaitu diren, egindako ikastaroak, mintegiak edo etengabeko formazio tailerrak lagunduko dira
Formazio ekintzek gutxienez bi ordukoak izan beharko dute eta gehienez 100 ordukoak, gainera Osasun Sistema Nazionalaren etengabeko prestakuntzan daukan akreditazioa izan beharko dute.
Irakastordu bakoitza 65 eurorekin lagunduko da. Lanbide elkargo bakoitzari gehienez emanen zaion dirulaguntza honela kalkulatuko da: aurrez esleitutako zenbatekoa gehi prozesuan gerta litekeen hainbanaketa, baldin eta gertatuko balitz laguntza eskatu duen lanbide elkargo bat aurrez esleitutako irakastordu kopurura ez iristea