Descárgate la app
100.000 euro eman zaizkie NUPi eta Nafarroako Unibertsitateari, COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoengatik ikasleei eman dizkieten laguntzak konpentsatzeko
2021ko abuztuaren 18a
100.000 euro eman zaizkie NUPi eta Nafarroako Unibertsitateari, COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoengatik ikasleei eman dizkieten laguntzak konpentsatzeko
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du, eta horren bidez 100.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) eta Nafarroako Unibertsitatera (NU), COVID-19aren egoerak eragindako eta oraindik 2021ean jarraitzen duten zailtasun ekonomikoak estaltzeko ikasleei eman dizkieten laguntzak konpentsatzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari helarazi diote 2020an gertatu zen bezala 2021ean ere kalteak jasan dituzten ikasle nafarren egoera, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz izan duten egoera ekonomiko korapilatsua dela eta horrek oraindik ere ondorio negatiboak ditu. Egungo egoera ekonomiko kaskarraren ondorioz, matrikula-ordainketei aurre egin ezin dieten ikasleen kopuruak gora egin du.
Datorren 2021-2022 ikasturterako zailtasun horiei aurre egiteko, bi unibertsitateek laguntzak emango dizkiete ikasleei, aurreko ikasturtean egin zuten bezala.
Laguntza unibertsitate bakoitzeko ikasle nafarren kopuruaren arabera banatzen da: 69.861 euro Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat (7.260 ikasle nafar) eta 30.139 euro Nafarroako Unibertsitatearentzat (3.132 ikasle nafar).
Aipatzekoa da joan den ikasturtean Nafarroako Gobernuak bi ikastetxeei 100.000 euro eman zizkiela helburu horretarako.