2021ko abuztuaren 12a

Lurralde kohesioak Baztanen Elbeteako kale nagusiko zoladura berritzeko lanak finantzatuko ditu

Foru Gobernuak Askoko Zubia eta Elbetea plaza lotzen dituen zatia hobetzeko 20.000 euro inbertituko ditu
Zoladura berria egingo den Elbeteako kale Nagusiaren irudia.
Zoladura berria egingo den Elbeteako kale Nagusiaren irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Baztango Udalarekin, lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du Elbeteako kale nagusiko zoladura konpontzeko.

Nafarroako Gobernuak guztiz finantzatuko ditu 20.000 euroko aurrekontua izango duten lanak. Horiek hirigunean egingo dira Askoko Zubia Elbeteako plazarekin lotzen dituen zatian; izan ere, 236,60 metroko luzeran hainbat pitzadura ditu.

Hormigoizko zoladuran eta asfaltoan nahasketa bituminoso bat jarriko da beroan. Hormigoi inprimatuko espaloiak egungo egoeran mantenduko dira.