2020an errenta bermatua jaso zuten familien % 37,04k bateragarri egin zituzten errenta hori eta lanaren ondoriozko diru-sarrerak Nafarroan

Eskubide Sozialetako  Ministerioaren arabera, Nafarroa da errenta bermatua jasotzen duten pertsonen estaldura eta enplegu-eskuragarritasun handiena duen erkidegoa
2021ko abuztuaren 5a

Guztira 16.637 familia-unitatetako 37.879 pertsonak jaso dute errenta bermatua 2020an, hau da, aurreko urtean baino % 5,52 pertsona gehiagok. Hala jasotzen da Eskubide Sozialetako Departamentuak errenta bermatuari buruz egindako urteko txostenean. Txosten horren arabera, 6.163 familia-unitate hartzailek ( % 37,04) bateragarri egin zituzten laguntza hori eta lanagatiko diru-sarrerak, hau da, aurreko urtean baino % 6 gutxiago, batez ere pandemiak enpleguan izan duen eraginagatik.

(: Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).