Descárgate la app
Osasun Departamentuak laguntza deialdia egin du autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak eta kalte neurologikoak dituzten adingabeak tratatzeko
2021ko abuztuaren 2a
Osasun Departamentuak laguntza deialdia egin du autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak eta kalte neurologikoak dituzten adingabeak tratatzeko
Osasun Departamentuak bi laguntza-deialdi argitaratu ditu, guztira 270.906 euro, autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen tratamendurako (148.302,37 euro) eta kalte neurologikoak dituzten adingabeak Petö metodoarekin tratatzeko (122.604 euro).
Lehen deialdia 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean, biak barne, egindako gastua osorik edo partzialki estaltzeko izango da, eta laguntza eskatu ahal izango dute autismoaren espektroko nahasmenduak kaltetutakoek edo pertsona horren aitak, amak, tutoreak edo legezko ordezkariak, onuradunaren izenean, hura adingabea izateagatik. Eskaera onuradunaren izenean egin behar da beti.
Adingabe edo adineko tutelatua izanez gero, eskaera aurkezten duena ordezkari bezala agertuko da.
2020. urtean, 137 onuradun izan ziren, eta 54 eta 7.229 euro artean jaso zituzten, batez beste 1.091 eurorekin.
Petö metodoarekin tratatzeko laguntzak
Osasun Departamentuak diru-laguntzen deialdia egin du buruko paralisiarekin edo antzeko prozesu neurologikoekin diagnostikatutako hamasei urtetik beherako pertsonak Petö metodoarekin tratatzeko; kasu horretan, tratamendua 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean jasotakoa izango da, eta, horretarako, 122.604 euro bideratuko dira.
Diru-laguntzarekin onuradun bakoitzari tratamenduaren oinarrizko ziklo bat finantzatuko zaio gutxienez, eta, kasu horretan, zenbatekoa 1.182 eurokoa izango da, aurrekontu-disponibilitatea gainditutakoan izan ezik, kasu horretan aurkeztutako eskaera guztien artean hainbanatuko da-eta.
En 2020 fueron 41 los beneficiarios de estas ayudas, que percibieron entre 149 y 11.108 euros, con una ayuda media de 2.988,20 euros.
2020an, 41 lagunek jaso zituzten laguntza horiek, 149 eta 11.108 euro artekoak; batez besteko laguntza 2.988,20 eurokoa izan zen.
Aurkezteko epea
Bi deialdietara eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 1etik 30era bitartekoa izango da.
Diru-laguntzaren eskaerak telematikoki aurkeztuko dira batik bat, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoaren bitartez. Halaber, Osasun Departamentuaren Erregistroan aurkeztu ahal izango dira (Tutera kalea, 20. 31003. Iruña), Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe.
Eskatutako kopuruen batuketa dagoen aurrekontua baino handiagoa bada, onuradun guztien artean banatuko da, haietako bakoitzak egindako gastuaren gainean portzentaje bera jaso dezan. Diru-laguntza jasotzerakoan ekitatea hobetzearren, hainbanaketa horretatik salbuetsita geratuko dira familia-unitate batekoak diren onuradunak, 2020 eta/edo 2021 urteetan haietako edozein kide genero-indarkeriaren biktima izan bada edo gizarte-inklusiorako errenta edo errenta bermatua izan badu..