Herri Lanek 270.000 euro inbertituko ditu Murchanten biribilgune bat eraikitzeko eta garraio publikorako sarbideak hobetzeko

NA-6840 errepidearen zeharbideko autobus-geltokia birkokatzea barne hartzen duen proiektua lizitatu da
2021ko uztailaren 30a

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Murchanteko NA-6840 errepidearen zeharbidean biribilgune bat eraikitzeko lizitazioa egin du. Horri esker, herriko garraio publikorako sarbidea hobetu ahal izango da, autobus-geltokia birkokatuz eta eremu horretan zeuden bide-segurtasuneko arazoak konponduz. Proiektuaren kostua 271.709,35 eurokoa da eta lanek 2 hilabete eta erdiko iraupena izango dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).