Hezkuntza Departamentuak Leitzako Amazabal BHIn estalitako kirol-pista baten lanak lizitatu ditu

426.832 euroko aurrekontuarekin, eskolako jolastokian espazio estali baten beharra asetzen du

2021ko uztailaren 28a

Hezkuntza Departamentuak Leitzako Amazabal BHIn estalitako kirol-pista baten lanak egiteko lizitazioa atera du. Acemos Building Solutions, S.L.k idatzi du proiektua, eta institutuaren fatxada nagusian 37,5 x 20,5 metroko estalki bat eraikitzea zehazten du. Horrez gain, plubiometria altuko herri batean eskolako jolastokian estalitako espazio baten beharra asetzen du.

Obrak egiteko guztizko aurrekontua, 426.832,82 eurokoa izango da. Horietatik 406.171,06 euro estalkia egiteko obretarako dira eta gainerakoa ordainsari profesionaletarako.

Finantzaketari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak 334.832,82 euroko balioa duten obrak finantzatzeko eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren kontratazio-espedienteak gauzatzeko konpromisoa hartzen du; Leitzako Udalak, berriz, 92.000 euroko balioa duten obrak finantzatzeko konpromisoa hartzen du.

Enpresa lizitatzaileek abuztuaren 5era arte aurkez ditzakete eskaintzak. Obra guztiak 2021eko hirugarren lauhilekoan egitea aurreikusten da.