Mañeruko boluntariotza-eremuan 40 gaztek Bargotako monasterioan egindako indusketetan parte hartu dute

Lanek kanoi-ganga baten hasiera eta kapitel apainduen zatiak aurkitu dituzte, besteak beste
2021ko uztailaren 27a
Remírez lehendakariordea, Esnaola kontseilaria eta Carlos Amatriain Gazteriaren Institutuko  zuzendari kudeatzailea, boluntariotza-eremuan Bargotako Monasterioko indusketa arkeologikoan lanean ari diren -hartzaileekin.
camera_alt Remírez lehendakariordea, Esnaola kontseilaria eta Carlos Amatriain Gazteriaren Institutuko  zuzendari kudeatzailea, boluntariotza-eremuan Bargotako Monasterioko indusketa arkeologikoan lanean ari diren -hartzaileekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Guztira, 40 gaztek, bi txandatan banatuta, Mañeruko Bargotako Monasterioko indusketa arkeologikoko boluntariotza-eremuetan parte hartu dute. Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatu ditu, Vianako Printzea erakundea- Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan. Uztailaren hasieratik, 18 boluntarioz osatutako talde batek XII. mendeko monasterio honen hondakinak berreskuratzeko lanak egin ditu, eta orain bigarren talde  bat ari da, hilaren amaierara arte.

Gaur goizean, Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria etorri dira Mañeruraino, Carlos Amatriain NGI-ko zuzendari gerentearekin batera, bigarren txandako partaideek garatzen dituzten lanak ezagutzeko. Guztira, 22 gazte dira 18 eta 24 urte artekoak, haien jatorriak Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Katalunia, Euskadi, Extremadura, Madril eta Murtzia izanik.

Bere bisitan, Remirez kontseilariak boluntarioen lana azpimarratu du “zeinek agerian jartzen duen gazteriak duen interesa gure komunitatearen historia eta ondarea ezagutzeko, XII. mendeko legatu hau birmoldatu eta berreskuratzeko ekarpena eginez”.

Eremuen zuzendaritza Trama Kabineteko bi arkeologo-monitore eta zuzendari  batek garatzen dute, erregistro arkeologikoaren zereginak hala nola partaide ezberdinekin gauzatzen diren jarduera osagarriak bere gain hartuz. Carlos Amatriain NGI-ko zuzendariak azpimarratu du gazte hauentzat “aukera” aparta dela indusketa lan hauek egin ahal izatea: “Ez bakarrik dakarkien aberastasun historiko eta kulturalagatik, baita maila pertsonalean dakarkienagatik ere, aste hauetan zehar gozatzen dituzten gainerako jarduerekin batera”.

Ondare historikoa gazteriarengana hurbiltzea

Jardueraren sustatzailea Nafarroako Gazteriaren Institutua (NGI) da, antolaketa  Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ardura izanik, Done Jakue Bidearen enklabe garrantzitsu hau berreskuratzeko helburuarekin.

Ildo honetatik, erakunde biek ondare kultural eta historikoa sustatu eta hedatu nahi dute gazteriaren eta hezkuntzaren esparruan prospekzio arkeologikoak eginez, Done Jakue Bidearen trazatua egokituz hala nola Nafarroako ondarea sustatuz, lan-esparrura eginiko bisita gidatuekin.

Zehazki, indusketa lanak “Hospital de San Juan de Jerusalén de Bargota” izeneko aztarnategian garatzen dira, 2016rik ikerketetarako bidea ematen ari den paraje bat. Esnaola kontseilariak azpimarratu du “Bargotako monasterioan eginiko esku hartze arkeologikoak interes berezia pizten duela Xakobeo urte honetan, gainera mugarri bat suposatuz, erdi aroko mendebaldean ezohikoa izan arren Maltako Ordenaren fakzio femenino batek gobernatutako ospitale-gune bat izateagatik, zalantzarik gabe ikerketak sakontzeko bidea emanez”.

Bargotako Monasterioa, altxor kultural bat

Hilabete honetan boluntarioek garatu dituzten ustiapenek eraiki nagusiaren behealdea, 15 x 7 metro inguruko gela bat, okupatuko lukeen kanoi-ganga baten hasiera aurkitu dute. Era berean, kapitel dekoratuen zatiak aurkitu dira eta horrek pentsarazten du eraikinak dimentsio itzelak izango zituela.

Arestian, aldez aurreko ikerketetan, putzu bat eta giza aztarnak aurkitu ziren, oraindik ustiatu gabeko klaustroaren guneari zegokionak, zeinetan litekeena den bere egunean hobiratzeren bat egitea.

Monasterioa, Done Jakue Bidearen ibilbide Nagusiaren alboan kokatzen dena, XII. mendetik San Juan de Jerusalemen Ordenaren mandatu bat izan zen, bere hazkunde unerik gorena XIII. mendea izanik. Bargotan Ospitalarioek hamar eta hamabost freire arteko kopurua, eliza bat eta Nafarroako Erresumako ospitale sanjuandar nagusia barne hartuz komunitatean bizitzeko adina edukiera zuen monasterio batekin kontatzen zuten. Azken honek dohaintzak jaso zituen XIII. mende osoan zehar, monasterio-multzoaren eliza hilobiratzeko gune bezala hautatua izanik dohaintza-emaile ugariren aldetik.

Kanpaina hau aztarnategiaren ezagutzara eginiko lehenengo hurbilketa bat da, izan ere, eraikuntzen barnea estaltzen duen obra-hondakinengatik baldintzatuta dago. Indusketa hauei esker eraikinen planoak altxatu ahal izango dira, horrela monasterioko multzoaren garrantzia islatuz.