Nafarroak autonomia erkidegoak ordezkatzen ditu EBko Nekazaritza Ministroen Kontseiluan

Seihileko honetako ordezkaritza NPB berria negoziatzeko funtsezko une batean iritsi da
2021ko uztailaren 19a
Gomez kontseilaria Planas ministroarekin hitz egiten. Bigarren mailan, Raúl Fuentes enbaxadorea
camera_alt Gomez kontseilaria Planas ministroarekin hitz egiten. Bigarren mailan, Raúl Fuentes enbaxadorea  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroak autonomia erkidegoak ordezkatzen ditu Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluan, hasi den seihilekoan eta Eslovenia presidente dela. Zehazki, Nafarroak bere gain hartzen dituen eginkizunen artean daude, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari laguntzeaz gain, lantaldeak eta Europar Batasuneko Nekazaritza Kontseilua ordezkatzeko lana.

Ordezkaritza hau Espainiarako funtsezko unean iritsi da, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren negoziazioan.

Ekoizpen ekologikoa garatzeko Ekintza Plana

Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria den Itziar Gomez Bruselan izan da astelehen honetan, Luis Planas ministroarekin batera, Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluan, eta gaur goizeko bileran, Europako Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza Plana berresteari ekin dio.

Plan horri dagokionez, kontseilariak adierazi moduan, “gure ustez, ezinbesteko tresna bat da ‘Granjatik mahaira’ estrategian definitutako helburuak lortzeko, bereziki 2030 urterako ekoizpen ekologikoaren %25 lortzeari erreparatuta, eta, jakina, Biodibertsitatearen Estrategian definitutakoak ere, elikadura-sistema seguru eta ingurumenarekiko eta pertsonekiko iraunkorrak direnak lortze aldera”.

Gomezek honela gehitu du: “Nafarroak oso ongi egiten du bat bi estrategiak definitzen dituzten helburuekin (Granjatik mahaira eta Biodibertsitatearen Estrategia), ez bakarrik Europa markatzen ari delako (hori bidea izanik), baizik eta erabat ziur gaudelako bide bakarra dela nekazaritzako elikadura-sistema seguruak eta pertsona eta ingurumenarekiko errespetuzkoak garatzea lortzeko”.

Kontseiluak Ekoizpen Ekologikoaren Garapenerako onartutako Ekintza Planeko ondorioen agirian azpimarratzen da “nekazaritza eta ekoizpen ekologikoek ekarpen garrantzitsua egiten dutela Europako nekazaritzaren eta elikadura-ekoizpenaren iraunkortasuna eta subiranotasuna bermatzeko”; halaber, bereziki adierazten du ahalmen handia dutela ekoizle ekologikoek eta landa-ekonomiek onura ekonomiko eta bestelako onura garrantzitsuak lortzeko, diru-sarrerak bermatu eta osatu eta enplegua sortzeagatik, aldi berean, ekarpen esanguratsua eginaz ingurumena eta biodibertsitatea babesteko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta animalien ongizatea hobetzeko”.

Ildo berean, kontseilariak honela gogorarazi du: “Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentua Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2021-2030 Plan berria egiten hasi da, Nafarroan produktu ekologikoak ekoiztea eta kontsumitzea bultzatzen jarraitzeko eta Foru Komunitatean sektoreari hazten laguntzeko”. Era berean, baita ere aipatu du Departamentua amaitzen ari den hurrengo foru-dekretua, Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoa arautuko duena, ekoizpen ekologikoaren kontrola eta ziurtapena arautzeko; “joko-arau oso argiak ezarriko dira, eta, horrela, kontsumitzaileei berme guztiak eskaini ahal izango zaizkie”.