Chivite Lehendakariak eta Belarra ministroak Nafarroari gizarte-zerbitzuetarako Europako funtsen 40 milioi euroko transferentzia egitea sinatu dute

Mendekotasuna artatzeko, iraupen luzeko zainketetarako eta zerbitzuak modernizatzeko 11 proiektu finantzatzen lagunduko dute

2021ko uztailaren 16a
videocam Firma de la transferencia de fondos europeos para servicios sociales collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, y la ministra de Derechos Sociales y Agenda 2030, Ione Belarra, han firmado esta mañana en el Palacio de Navarra, el convenio por el que Navarra recibirá casi 40 millones de fondos europeos para la puesta en marcha de 11 proyectos en materia de dependencia, cuidados de larga duración, accesibilidad y modernización de los servicios sociales. Varios de ellos implicarán a las entidades locales, que deberán recibir el 15% del total de los fondos.

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek eta Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko ministroa den Ione Belarrak gaur goizean sinatu dute Nafarroako Jauregian, Nafarroak Europako funtsetatik ia 40 milioi euro jasotzeko hitzarmena, 11 proiektu abian jartzeko mendekotasunaren arloan, iraupen luzeko zainketetan, irisgarritasunean eta gizarte-zerbitzuak modernizatzeko lanetan. Horietako hainbaten barruan aurkituko dira toki-erakundeak, eta funts osoen %15 jaso beharko dute.

Hitzarmenak hiru urteko indarraldia du, eta eragin zuzena izango du zentro soziosanitarioak, publikoak zein pribatuak, pertsonengan oinarritutako arreta-eredura egokitzeko. Era berean, Eskubide Sozialak zenbait proiektu bultzatuko ditu; hala nola, telelaguntza aurreratuaren sistema mendekotasun edo desgaitasun egoeran aurkitzen diren pertsonen etxean, oinarrizko gizarte-zerbitzuen digitalizazioa eta historia sozial bakarraren garapena.

Chivite Lehendakariak eskertu egin du Eskubide Sozialen eta 2030eko Agendaren Ministerioa egiten ari den kudeaketa azkarra, eta nabarmendu du funts horiek “susperraldi sozial eta ekonomikoari bultzada eman diotela, zerbitzu publikoak eta pertsonen arreta hobetuta”. Funts horiei eta Mendekotasunen Talka Planari esker, Nafarroak, Chivite Lehendakariak adierazi duen moduan, “aukera historikoa du inbertsioa egiteko, eredua aldatzeko eta zerbitzuak modernizatu eta hobetzeko”.

Hain zuzen ere, egoitza-ereduaren aldaketa da, ezbairik gabe, alderdi garrantzitsuenetariko bat; izan ere, Lehendakariak gehitu duenez, “aurrerapausoa da, eta nabarmen aldatuko du zahartzea, mendekotasuna edo desgaitasuna jorratzeko eta bideratzeko modua; zerbitzuak eta pertsonen arreta humanizatuko ditu, ikuspegi integralagoa ematearekin batera”.

Bestalde, Eskubide Sozialen eta Agenda 2030en Ministroak honela nabarmendu du: “funts horiek balioko dute pandemia honen irakaspenak praktikan jartzeko eta, batez ere, desberdintasunaren arrakalak ixteko, zaintzen sistema erabat berritzera bideratutako neurriekin, eta, horrela, arreta hobea eskaintzeaz gain, profesionalek ere baldintza duinagoak izango dituzte”.

Zentroetan berrikuntzak pertsonetara egokitzeko

Guztira, hamaika proiektu jarriko dira martxan jasotako funtsekin. Asmo handienetako bat zentro soziosanitarioak birmoldatzera bideratutakoa da, pertsonarengan oinarritutako arreta-eredu berrira egokitzeko, energia-eraginkortasunaren irizpideak ere sartuta. Izan ere, ekimen honek eskatutako funtsen erdia hartuko du;  hots, 19.610.169 euro, 2021-2023 denboraldian.

Erreformei esker, espazio familiarragoak eta murritzagoak sortuko dira, etxe baten antzekoak. Halaber, proiektuaren asmoa da eguneko zentroak sortzea bultzatzea, toki-erakundeekin elkarlanean, batez ere horrelakorik ez dagoen eskualdeetan; modu horretan, mendeko pertsonek etxean jarraitzea erraztuko da.

2021. urteari begira, 5.215.325 euroko inbertsioa egitea aurreikusi da hainbat zentro publikotan: Erronkaribarko CAIDIS, Pilar Gogorcena Eguneko Zentroa, Iruñako El Vergel egoitza, Irunberriko San Isidro egoitza eta Lizarrako Santo Domingo; era berean, etxebizitza bat egokitu nahi da Tuteran tutoretzapeko pisu bezala erabiltzeko gaixotasun mentaleko pertsonentzat; eta, azkenik “San Jose Txaletak” bezala ezagutzen direnak egokitu nahi dira Etxabakoitzen, desgaitasuna duten eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzako ostatu komunitario gisa.

Jarduera horiek osatzeko, zentroen modernizazio teknologikorako beste proiektu bat garatuko da, eta, bertan, 1.750.000 euroko inbertsioa egingo da hiru urteetan. Proiektua hasteko, pilotajea egingo da El Vergel zentroan, eta, ondoren, San Jose, Santo Domingo eta Lur Gorri Egoitzara hedatuko da; 2023an, berriz, adingabeen zentroetara.

Toki-erakundeen, erakunde sozialen eta beste batzuen titulartasuneko zentroetako inbertsioak diru-laguntzen deialdiaren bidez kudeatuko dira, eta horretarako 6.382.326 euro bideratuko dira hiru urteetan.

Telelaguntza-sistema eta Historia Sozial Bakarra bultzatzea

Europako funtsekin finantzaturiko beste proiektu baten helburua da Nafarroa osoan zabaltzea telelaguntza aurreratuko sistema, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran aurkitzen diren pertsonentzat, ingurunean bizitzen jarrai dezaten, segurtasuna emanaz eta bakardadea murriztuaz. Proiektuak 7.798.225 euro jasoko ditu, eta aurten bertan jarriko da abian 2.199.082 euroko inbertsioarekin.

Bestalde, Europako funtsetatik jasotako 3,43 milioi eurorekin izugarri bultzatuko da Nafarroako Historia Sozial Bakar Elektronikoa ezartzeko proiektua; hau da, izapideak, laguntzen eskaerak eta zerbitzuen eta prestazioen eskabideak arindu ahal izateko tresna, besteak beste.

Horrez gain, beste hiru milioi euro erabiliko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartzeko, horren kudeaketan toki-erakundeen inplikazioa garrantzitsua izanik, zentroen trantsizio digitala lortzeko eta langileak egokitzeko, prestakuntza-ibilbideen bitartez; horien barnean, gizarte-zerbitzuen edo administrazio elektronikoaren oinarrizko gaitasun digitalak eta beste zehatz batzuk sartuko dira.

Gizarte-zerbitzuen eremu berean, deialdi ireki bat abian jarriko da 2021ean, hirugarren sektoreko erakundeentzat, gizarte-berrikuntzako proiektu pilotuak garatu ditzaten. 2021eko inbertsioa 261.000 eurokoa izango da, 1.400.000 euroko aurrekontu osotik.

Beste proiektu batzuk

Adingabeei dagokienez, bi proiektu burutuko dira, guztira 1,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Horietako bat, 1,12 milioikoa, egoitza-baliabideak eta eguneko egonaldiak egokitzeko eta egoitza-harrerako zerbitzuei bitarteko teknologikoak emateko erabiliko da. Bigarrenak, berriz, 290.000 euroko finantzaketa izango du, eta familia-harrerari buruzko erakartze- eta sentsibilizazio-plan bat abian jartzeko balioko du.

Onartutako 11 proiekturen sorta osatzeko, irisgarritasun unibertsalaren arloko erreferentziazko zentroa sortuko da; Mendekotasunaren eta Zahartzearen arloko Ikerketa Institutua sortuko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetzarekin, beste zazpi autonomia-erkidegorekin batera; eta sarean lan egiteko proposamena garatuko da.