Nafarroako Gazteriaren Institutuak nazioarteko boluntariotzari buruzko online prestakuntza eman die Europako 11 herrialdetako 21 gazteri

Espainiako hainbat gizarte-erakundetan lanean hasi aurretik, partaideek errazago egokitu eta gizarteratu ahal izateko ikastaro bat jasotzen dute
2021ko uztailaren 15a
Gazteriako zuzendari eta langileen bisita Asterra Bizimodu ekoherrixkara.
camera_alt Gazteriako zuzendari eta langileen bisita Asterra Bizimodu ekoherrixkara.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) online prestakuntza bat antolatu du aste honetan Europako 11 herrialdetako 21 gazte boluntariorentzat, eta Nafarroako, Gaztela eta Leongo, Andaluziako, Extremadurako eta Kantabriako hainbat gizarte-erakundetan eta GKEtan emango dute laguntza. Ikastaroaren bidez, gizarteratzen eta egokitzen lagundu nahi da, eta erreferentzia-esparru bat eskaini datozen hilabeteetan egingo duten lanerako.

Europako Solidaritate Gorputza (CES) programa, zeinek boluntariotza europarra barne hartzen duen, Europako Batzordeak finantzatzen du, eta 2021ean guztira 263.953 euro eman ditu Nafarroan programa hau martxan jartzeko. Aste honetan antolatutako ikastaroan debatetan eta dinamika aktiboetan oinarritutako metodologia bat erabiltzen da zeinek pertsona boluntarioen partaidetza sustatzea bilatzen duten, aldi berean haiei prestakuntza gaztelaniaz jasotzeko aukera emanez.

Bere egonaldia amaitzean, gazteek Europako Batzordeak babesten duen youthpass ziurtagiria jasoko dute, zeinetan azaltzen diren jaso duten ikaskuntzaren atal nagusiak hala nola boluntariotza jardueran zehar garatu dituzten konpetentziak.

21 boluntarioek (13 emakume eta 8 gizon) 18tik 30era bitarteko adinak dituzte, jatorriak izanik Italia, Polonia, Turkia, Mazedonia, Frantzia, Letonia, Errumania, Austria, Grezia, Norvegia eta Espainia. Boluntario proiektuak garatzeko destinoen artean daude Nafarroako GEN Europe eta Arterra Bizimodu elkarteak; “Naturaleza y Hombre” Fundazioa, “Imágenes y palabras” elkartea eta Gaztela eta Leoneko Frómistako Udala; Arrabal eta Imagina elkarteak hala nola Andaluziako Sunseed proiektua; Extremadurako Imora Elkartea; eta “Ser Joven” elkartea eta Kantabriako ONCE-ren ordezkaritza.

Boluntariotza giza esperientzia berrietarako leiho modura

Claudia Denti, 25 urtekoa, jarduera Arterra Bizimodu eko-herrixkan garatzen duen boluntario bat da. Italiako Emilia-Romaña eskualdetik dator; bere ikasketak amaitzen ari zenean Italiako eko-herrixketako hautazko bizitzaren errealitatea ezagutu zuen eta, bere bilaketaren helburua nazioarteko esperientzia bat zenez, atzerrian horietako bat bizitzea eta bertan lan egitea probatzeko erabakia hartu zuen. CES-en bitartez, Artiedako eko-herrixka honetara etorri zen 2021eko martxoan, hiriko bizitzarekiko ezberdina gertatzen den errealitate hau pixka bat gehiago ezagutu nahian.

Gaztearen esanetan eko-herrixkako jarduerak “ahalbidetu dit lurrarekin konektatzea, harekin lan egitea, jende berri ugari ezagutzeaz gainera, partaideak herrialde ezberdinetako gazte boluntarioak direnez”. Bere jatorriak hain ezberdinak izatean, gazteek gaztelaniazko klaseak jasotzen dituzte euren integrazioa errazteko asmoz: “Hasieran pixka bat galduta nenbilen hizkuntzarekin, baina honek asko lagundu zidan, oso babestuta sentitu nintzen”. Proiektuan garatzen duen jarduerari dagokionez, adierazi du eguerdira arte ortu ekologiko batean jarduten direla lanean, baita sukaldean, etxe garbiketan eta ekoizten dituzten ondasunen salerosketaren koordinazio lanetan ere.

Claudia 34 boluntario europarren arteko bat da zein 2021 honetan Nafarroara etorriko diren, euren jarduera zortzi elkarte ezberdinetan garatzeko: Burlatako Leonardino elkartea, Espainiako Gurutze Gorria, Global Ecovillage Network of Europe, “Tudela Comparte” Fundazioa, Oxfam Intermon Fundazioa, SETEM Nafarroa, Geltoki Elkarte Mikro-operatiboa eta arestian aipatutako Arterra Bizimodu.

Aste honetan emandako on line prestakuntzaren aurkezpenean parte hartzeaz gainera, Carlos Amatriain NGI-ko zuzendari gerenteak 2021 honetan Nafarroan zabalik dauden boluntariotza europarraren proiektu hauetako batzuk bisitatu zituen, gazteria arloko teknikariekin batera, gazteen jarduerari buruzko jarraipen bat egiteko asmoz. Bisitatu zituen Artiedako Arterra Bizimodu, Tuterako Villa Javier jangela soziala eta Iruñako Geltoki proiektua, besteren artean.

CES, gazteria entitate sozialekin uztartzeko programa bat

Europako Solidaritate Gorputza (CES) programa Europar Batasuneko nazioarteko mugikortasunari dagokio, bere helburua izanik 18tik 30era bitarteko adinetako gazteen solidaritate eta inplikazioa sustatzea bi eta hamabi  hilabeteko iraupeneko boluntariotza proiektuetan GKE batean, edozein herrialde europarreko erakunde edo elkartetan eta Europako Ekonomia esparruko herrialdetan (Norvegia, Suitza eta Liechtenstein) edo Turkian. Programak partaidetzari dagozkion gastu denak estaltzen ditu. Informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen: programa NGI-ko webgunean