Basabi eta Alberto Rodriguez Purroy & Banda izango dira Kultur-eko ostiral eta larunbateko protagonistak

Otsagabiak eta Vianak hartuko dituzte emanaldiak asteburu honetako musika eta eszena egitarauaren barruan
2021ko uztailaren 15a
Basabi.
camera_alt Basabi.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Basabi musika taldeak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, uztailak 16, 22:00etan, Otsagabiako Blankoa plazan, harrizko txalaparta eta musika klasikoa eta zinematografikoa uztartuz. Larunbatean, hilak 17, Alberto Rodriguez Purroy & Banda-k Instantánea diskoa aurkeztuko du Vianako Done Petri elizaren aurrietan, pop, Rhytm & Blues eta Bluegrass eraginekin.

Bi emanaldiak Kultur 2021 programa musikal eta eszenikoaren barruan egingo dira. Ekimenak pintura digitalaren erakusketa bat eskaintzen du ere bai, Bertiz Jaurerriaren jauregian: Gua-Mia-Buren Azken eguzkilorea. Erakusketa abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Basabi

Otsagabian hasiko da Kultur, Basabiren kontzertuarekin, 22:00etan, Blankoa plazan. Taldeak Kronos proiektua aurkeztuko du, musika klasikoa jendarteratu eta txalaparta bere ohiko espazioetatik kanpo zabaldu nahi dueña. Harrizko txalaparta erabiltzen du inspirazio zinematografikoko konposizio minimalistak egiteko.

Soinu horiekin introspekziorako bidea irekitzen da, aldaketa teknologikoek eta komunikazio-modu berriek markatutako gizarte batean. Emanaldiaren egunean bertan, bisita gidatua eskainiko da, 18:30ean turismo bulegoan, gutxienez hamar kideko taldeendako.

Alberto Rodriguez Purroy & Banda

Kultur programaren asteburua hurrengo egunean amaituko da Vianan, Alberto Rodriguez Purroy & Banda-ren kontzertuarekin, 20:00etan Done Petri elizaren aurrietan. Musikari eta kantautore iruindarrak Instantánea diskoa aurkeztuko du (Fredi Pelaezen ekoizpen musikala, Pottoko Studio, pressed by Sarbide Music, 2018ko urria). Egile-kanta estiloari originaltasuna ematen dion proposamena da, bandaren zuzeneko soinu akustiko eta elektrikoen moldaketei eta enpasteari esker.

Poesiaz, ironiaz eta mezuz betetako proposamena da, ematen duen ahots batez lagunduta eta askotariko erregistroen lagun: popa, Rhythm&blues edo Bluegrass. Albuma Burlatako Auditoriumean, Madrilgo Libertad 8-n, ENT edo Indara aretoetan aurkeztu da eta atzeratu behar izan ditu Donostiako Altxerrin edo Bilboko ZAWP-en ematekoak zituen kontzertuak, COVID-19a dela eta.

Kontzertuaren goizean, bisita gidatua egingo da herrian, 12:30ean, turismo-bulegoan, gutxienez hamar laguneko taldeentzat zuzenduta.