2021ko uztailaren 14a

Herri -Lanek 12,8 milioi euro inbertituko dituzte aurten 58 errepidetako zati kaltetuenetako zorua hobetzeko eta berritzeko

Bide horietako hogei bat despopulatzeko arriskuan dauden eremuetan daude
58 errepidetako zati kaltetuenetako zorua hobetzeko eta berritzeko mapa
58 errepidetako zati kaltetuenetako zorua hobetzeko eta berritzeko mapa  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 12,8 milioi euro inbertituko ditu aurten 58 errepidetako bide-zati kaltetuenetan zorua hobetu eta berritzeko. Azpimarratzekoa da bide horietako hogei bat jendez husteko arriskuan dauden eremuetan daudela. Lan bakoitza egiteko epea lau astekoa da.

Foru Exekutiboak akordio bat adostu du, asteazken honetako bere saioan, zeinen arabera baimentzen den, zehazki, despopulatze arriskuan dauden eremuetako errepideen hobekuntzarako lanen kontratazioa 4 milioi euroko zenbatekoagatik. Lan hauek eremu geografikoen arabera sailkatutako lau ataletan banatzen dira.

Lizarraldean, zoruaren hobekuntza exekutatuko da NA-7240 Lana Ibarra, NA-7292 Ulibarri, NA-7452 Labeaga, NA-7189 Eraul, NA-7042 Arzotz, NA-7251 Armañantzas eta NA-7120 Lerate errepidetan.

Tafallako eremuan, tarte ezberdinetako asfaltoa berrituko da NA-132 "Lizarra"-Tafalla-Zangoza, NA-5321 Kaseda - Galipentzu, NA-5320 Galipentzu eta NA-5120 Leatxe errepidetan.

Aoitzeko Errepide-Sarean, jarduketa garatuko da NA-2328 Beortegi, NA-2331 Ardaiz, NA-2110 Arbonies - Murillo Berrolla, NA-2151 Eparotz, NA-176 Garde eta NA-2103 Adoain errepidetan.

Azkenik, Irurtzunen asfaltoa berrituko da NA-7020 Goñerri, NA-7030 Arteta-Aizpun, NA-4140 Ihaben - Etxaleku, NA-4018 Aldatz, NA-4019 Arruitz, NA-4351 Igoa eta NA-4300 Arrarats errepidetan.

5 milioi gainerako errepideen zorua berritzeko

Iruñako eremuan, zorua berritzeari ekingo zaio N-240-A, Iruña – Gasteiz; PA-34, Mendebaldeko Iruñako Sarbideak eta PA-30 Iruñako Ingurabidea, 18+000 eta 20+750 PP-KK-en artean, errepidetako tarte ezberdinetan.

Mugairin NA-138, Iruña - Frantzia (Alduides), errepidea sendotuko da.

Irurtzunen, NA-120 "Lizarra"- Beasain errepideak eta A-10aren (Sakanako Autobia) tarte ezberdinak konponduko dira.

Halaber zorua sendotuko da Lizarraldeako errepide ezberdinetan, zeinen artean dauden NA-129 Azedo-Lodosa, eta NA-134 Ebroko Ardatza.

Tafallan, N-121, Iruña-Tutera eta NA-115, Tafalla-Azkoen-Rincón de Soto errepidetako zorua konponduko da.

Azkenik, Tuteran N-113, Iruña – Madril eta NA-115, Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto errepideen zorua berritzeari ekingo zaio

3,8 milioi beste bide batzuk hobetzeko

Gainera, errefortzuak eta bestelako hobekuntzak exekutatuko dira 22 errepidetan, 2021 Kontserbazio Integralerako Kontratuen barne dauden ataletan, helburua izanik Nafarrako Errepide Sarearen azpiegituretan segurtasun eta erosotasun maila egokiak mantentzeko premiazkoak diren lanei ekitea.

Hobekuntzak gauzatuko dira eremu hauetan: Agoitz, NA-214, Nabaskoze - Burgi; NA-140 Auritz - Isaba eta NA-2337 Setoain – Errea. Lizarraldean, NA-7130, Viana-Aras; NA-134, Ebroko Ardatza; NA-7140, Iturgoien; NA-8411, Mendabia, “Pte. de Vacas” eta NA-6340, Antzingo Zubi Zaharra; NA-601, Arrizabalaga-Lerin; NA-122, ”Lizarra”- Carcar eta NA-5321,  Galipentzu. Tafallan, NA-132, Lizarra - Tafalla-Zangoza; NA-5120 Leatxeko Sarbidea, NA-6030 Mendigorria-Tafalla. Azkenik, Tuteran jarduketa NA-134, Ebroko Ardatza; NA-5200, Ribaforada-Cortes; NA-8716; NA-6220, Lodosa Zeharbidea; NA-125, Tutera - Ejea; NA-128, Azkoien-Zarrakaztelu – Zaragozako LTE; NA-126, Tutera - Tauste eta NA-8703, Tutera - NA-125 errepidetan garatuko da.