2021ko ekainaren 29a

Nafarroako Ospitale Gunea Hemodinamikaren eta proba kardiologikoen ohiko jarduera berreskuratzeko lan egiten ari da, elektrizitate-kutxa batek su hartu ostean

Suak ez du kalte pertsonalik eragin eta materialak kaltetutako instalaziora mugatzen dira

Teknikariak Nafarroako Ospitale Guneko (CHN) Beheko D pabiloiari argindarra itzultzeko lanean ari dira, gaur goizean elektrizitate-kutxa batek su hartu ostean. Aurreikuspenen arabera, instalazioak normaltasunez funtzionatuko du bihar, asteazkena, arratsaldetik aurrera.

Mantentze-lanetako taldeko kide batek itzalgailu batekin itzali du sutea, baina ez du kalte pertsonalik eragin, eta materialak kaltetutako elektrizitate-kutxara mugatu dira. Sortutako kearen ondorioz, 3.ean ospitaleratutako bi gaixo D1.a pabiloira eraman behar izan dituzte.

Su elektrikoak kaltetutako pabiloiako jarduera (hemodinamika eta kardiologia-probak)NOGko beste eremu batzuetara bideratu da, eta, bihartik aurrera, bertan jarduera normaltasunez artatzea espero da; aldiz, gaur bertan behera utzi behar izan den jardueraren zitazioa lehenetsiko da.

Era berean, Hemodinamikan gerta daitezkeen larrialdietarako irtenbide alternatiboak prestatu dira, bihar arratsaldean, ziur aski, ohiko lekuan normaltasunez jardun ahal izan arte.