Herri-lanek Tuterako zubiko lanak lizitaziora atera dituzte, 2,1 milioi euroren truke

Ebro ibaitik igarotzen den azpiegiturak kalteak ditu 2011tik, eta konpondu ezean, haren egiturazko segurtasunari eragin diezaioke
2021ko ekainaren 29a
Tuterako zubia Ebro ibaiaren gainean.
camera_alt Tuterako zubia Ebro ibaiaren gainean.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Tuterako zubiaren lanak lizitaziora atera ditu 2.171.006,17 euroren truke (BEZa barne). Azpiegiturak duela hamar urte baino gehiagotik ditu kalteak, eta konpondu ezean, haren egiturazko segurtasunari eragin diezaioke. Beraz, konponketa-lanek zubia zaharberritzea ahalbidetuko dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).