Nafarroako Gobernuak LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen instituzionala onartu du

Foru Exekutiboak edozein diskriminazio mota desagerrarazteko politika publikoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du
2021ko ekainaren 23a
videocam Declaración institucional con motivo del Día Internacional del Orgullo LGTBI+ collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, la siguiente declaración institucional con motivo del Día Internacional del Orgullo LGTBI+, que se celebra el próximo lunes, 28 de junio.

Nafarroako Gobernuak onartu du, gaurko bere saioan, ondorengo adierazpen instituzionala, datorren astelehenean, ekainak 28, ospatuko den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta:

“Astelehen honetan, ekainak 28, munduan LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nafarroako Gobernuak LGTBI+ pertsonen giza eskubideen legezko onarpena gauzatzea lortuko duten politika publikoak sustatuz lanean jarraitzeko bere konpromisoa berresten du, zeren gure gizartean sexu aniztasuna, sexu eta genero orientabidea eta identitatea, diskriminaziorako eta bazterketarako arrazoiak izaten jarraitzen dute.

Dagoeneko 53 urte iragan dira 1969an New Yorken gertatu ziren Stonewalleko istilu haietatik zeinek bidea eman zuten errebindikazio mugimendu baterako, horrela LGTBI+ pertsonekiko berdintasuna, errespetua, askatasuna eta diskriminazio eza bezalako balio unibertsalak bistaratzea lortuz. Bestalde, gure herrialdean, XX. mendearen baitan, LGTBI+ pertsonen kolektiboa pertsegitua izan zen, bere gehiengoa klandestinitatean bizitzera behartua izanik. Hori dela eta funtsezkoa gertatzen da Nafarroan borroka honen memoria historikoa berreskuratzea, horrelako ezbeharren jendaurreko aitortza modura.

Are gehiago une hauetan zeinetan, hainbat sektoretatik, eskubideen onarpenari dagokionez inboluzio bat proposatzen den, ezinbestekoa da lortutako aurrerapenak mantentzea eta gogora ekartzea, hala nola pertsona eta erakunde pilo batek euren duintasuna defendatzeko egin izan dituzten sakrifizioak azpimarratzea. Horientzat guztientzat gure aitortza eta esker onik sakonenak.

Sexu eta genero aniztasunaren onarpenak funtsezkoa izaten jarraitzen du gure gizartearen jasangarritasunerako, izan ere, horrela bermatzen dugu pertsona guztiek berdintasun eraginkor bat lortu ahal izatea, alde batera utzita bere sexu orientabidea, sexu identitatea eta genero adierazpena, zein oinarrizko elementuak diren une hauetako bizikidetza, aurrerapen eta birgaikuntzarako.

Baliozta ditzagun berdintasuna, dibertsitatea, hala nola sexu eta genero aukera guztien agerikotasuna, Nafarroako gizartea horiekiko guztiekiko errespetuaren eredu bat bihurtzeko. Ospa dezagun Aniztasuna”.