Nafarroako Gobernuak herritarrak politika publikoen protagonista bihurtu nahi ditu

Gobernu Irekiaren lehen plan estrategikoa onartu du gaur goizean, 2023ra arte 25 konpromiso hartuta
2021ko ekainaren 23a
videocam Aprobación del primer Plan estratégico de Gobierno Abierto 2021-2023 collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado en su sesión de hoy el primer plan estratégico de Gobierno Abierto 2021-2023, que aborda de forma integral todos los elementos de esta nueva forma de gobernanza y otorga a la ciudadanía navarra “el protagonismo en las políticas públicas para lograr una democracia más plena” tal y como se recoge tanto en la Ley Foral de Transparencia y Acceso a la Información Pública aprobada en 2018, como en la Ley Foral de Participación Democrática de 2019.

Nafarroako Gobernuak Gobernu Irekiaren 2021-2023ko lehen plan estrategikoa onartu du gaurko bilkuran. Gobernantza modu berri horren elementu guztiak modu integralean jorratzen ditu, eta Nafarroako herritarrei "politika publikoetan protagonismoa" ematen die "demokrazia osoagoa lortzeko", 2018an onartutako Gardentasunari eta Informazio Publikoa Eskuratzeari buruzko Foru Legean eta Partaidetza Demokratikoari buruzko 2019ko Foru Legean jasotzen den bezala.

Onartutako dokumentuak erakunde nafarrek gobernu irekiarekin dituzten obligazioak sendotzera, gizarte nafarrean bere kultura hedatzera eta bere jarduera errazteko baliabide hurbilak era eraginkorrak eskaintzera bideratutako 25 konpromiso jasotzen ditu. Asmoa da gardentasunean, integritatean, kontu ematean eta demokrazia hala nola hazkuntza inklusiboa babesteko partaidetzan oinarritutako gobernantza kultura bat sustatzea. 

Beste auzien artean, kontenplatzen da abian jartzea aurrekontu parte hartzaile batzuk, Iruñan herritarren bulego berri bat zabaltzea arreta eredu berri batekin, gobernuak sustatzen dituen prozesuetan interesatutako talde eta pertsonen erregistro bat sortzea; administrazioen eskutik sustatutako praktika egokien aitortza egitea eta Gobernu Irekiaren webgunea hobetzea.

Horrela, plan hau baliabide bat izatera dator parte hartzeko eta kontu emateko modu berriak dinamizatzerakoan, bai Nafarroako Gobernuan eta bai gainerako erakunde publikoetan eta gizarte agentetan. Zentzu honetan, Nafarroako Gobernuak adostu duen akordioak derrigortzen du tokiko entitateei babesa ematera, gobernu irekiaren esparruan euren plan eta ekimen propioak aurkeztu ditzaten.

Foru Exekutiboak kontsideratzen du neurrien arrakastak, parte hartzeaz haratago, eskatzen dituela gardentasuna eta kontu ematearen jarrerarako ageriko orientabidea, herritarrek etengabe ezagutu eta ebaluatu ahal izateko Nafarroako Gobernuak bere jarduketa esparruetan hartutako konpromisoak betetzen dituela. Horrekin batera, Planak izaera publikoa eta balio soziala duten datu guztiak argitaratzea eskatzen du.

3.000 pertsonen ekarpena

Plana elaboratzeko partaidetza prozesua modu berezian diseinatu da larrialdi sanitarioaren egoera dela eta, horregatik kanal telematikoak erabili dira. 3.000 pertsonek, gutxi gorabehera, euren iritziak eta ekarpenak aurkeztu dituzte, elkarrizketak, banakako galdeketak eta talde dinamikak direla medio eta horrek une garrantzitsu bat suposatu du Foru Komunitateko partaidetza prozesuetan.

Dokumentuan kontuan hartu da bere edukia idazterakoan 2030 Garapen Jasangarrirako Agenda, nagusiki honakoen konplimenduan: Bake, Justizia eta Erakunde Solidoen helburuak; helburuak lortzeko Itunenak; Genero Berdintasunarenak; eta Ezberdintasunen Murrizketarenak.

Bestalde, gogoan izan behar da Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planak gobernu irekiaren sustapena eta gaur onartutako planaren elaborazioa jasotzen dituela, berrindartzerako ezinbesteko neurri modura. Horrela, batez beste, 170 premiatzera datoz kanal digitalen eta herritarrekiko komunikazio eta arretaren hobekuntza, zerbitzuak hedatuz eta inklusiboagoak bihurtuz.