SITNAk Nafarroa teknologia geoespazialen abangoardian jartzeko ibilbide-orria onartu du
Kide anitzeko organoaren bileran, informazio geografikoa eta kartografikoa digitalizazioaren ardatzean herritarren, unibertsitateen, enpresaren eta ekintzailetzaren zerbitzura jartzeko gakoak aztertu dira
2021ko ekainaren 20a
camera_alt
Ezkerretik eskuinera Juan Antonio Rozas Aranguren Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko zuzendaria; Fernando Alonso Pastor Del Coso Lurralde Informazioko Sistemetako Ataleko burua; Cigudosa kontseilaria, Jorge Luis Iribas Kartografiako Ataleko burua; Mar González Tracasa Instrumentaleko zuzendari kudeatzailea; Ana Burusco Unibertsitateko zuzendari nagusia, eta bilera online jarraitu zuten gainerako parte-hartzaileak pantailan.
Deskargatu irudia
collections
Irudi galeria
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa Nafarroako Lurralde Informazioko Sistema Koordinatzeko Batzordearen (SITNA) bileraren buru izan zen joan den ostiralean, formatu misto presentzial eta telematikoan.