2021ko ekainaren 15a

COVID-19aren biktimen omenezko lorategia memoria kolektiborako tresna bihurtzea espero du Chivite Lehendakariak

Nafarroako Ospitale Gunean Galdutakoa', 'Eskertutakoa' eta 'ikasitakoa' irudikatzen duten hiru gunetan kokatuta dago lorategia
videocam COVID-19aren biktimen omenezko lorategia memoria kolektiborako tresna bihurtzea espero du Chivite Lehendakariak collections Irudi galeria

Maria Chivite Lehendakaria COVID-19aren biktimen omenezko lorategian izan da gaur, Nafarroako Ospitale Guneko berdeguneetan. Irunlarrea Memoriaren Lorategia izeneko gunea da, eta, Chivitek nabarmendu duenez, "Oroimen kolektiboa, biktimak, gaixoak, haien familiak eta profesionaltasunez eta gizatasunez artatu dituztenak oroitzeko tresna bihurtu nahi du; katarsi kolektiborako leku gisa".

Maria Chivite Lehendakaria COVID-19aren biktimen omenezko lorategian izan da gaur, Nafarroako Ospitale Guneko berdeguneetan. Irunlarrea Memoriaren Lorategia izeneko gunea da, eta, Chivitek nabarmendu duenez, "Oroimen kolektiboa, biktimak, gaixoak, haien familiak eta profesionaltasunez eta gizatasunez artatu dituztenak oroitzeko tresna bihurtu nahi du; katarsi kolektiborako leku gisa".

Lorategi hau, Mikel Baztan paisajistak eta Alicia Oteagi artistak diseinatua foru Gobernuaren eskaerari jarraiki, hiru gune nagusitan egituratuta dago zeinek  ‘galdutakoa’, ‘eskertutakoa’ eta ‘ikasitakoa’ irudikatzen duten. Barnera biltzeko, komunikazio isilerako eta pandemiako biktimak omentzeko toki bat da. “Izurria amaitzean, beti izango da iragana baina halaber etorkizunerako itxaropena gogoraraziko digun lorategia”, azpimarratu du Lehendakariak.

Harekin batera etorri dira Santos Indurain Osasun kontseilaria; Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria; eta Alfredo Martinez Nafarroako Ospitale Guneko zuzendaria; Chivite Lehendakariak bisita aprobetxatu du hilabete hauetan zehar osasun arloko, soziosanitarioko, larrialdietako, segurtasuneko, hornikuntzako, logistikako, bezeroaren arretako profesionalek eta gainerako pertsona boluntarioek garatu duten lana eskertzeko. “Izurriaren hasieratik artatu eta zaindu izan gaituzten hainbat eta hainbat pertsonari”, gogorarazi du, aldi berean esanez “honek frogatzen duela eskuragarri dugun sare bikaina zeinetan dauden aparteko profesionalak, zerbitzu publikoak, pertsona solidarioak, langileak eta halaber enpresak hala nola entitateak”.

Lorategian, hiru gune zirkularretan banatuta, horietako bakoitzari zuzendu nahi zaion mezua irudikatzeko lore eta landare sorta bat aurki daiteke. ‘Galdutakoa’ eremuan ekilorea (betirako maitasuna irudikatzeko), erromeroa (oroitzapen modura) eta salbia (‘zugan pentsatzen dut’ esanahiarekin) landatu dira. ‘Eskertutakoa’ eremuan, arrosak (osasuna irudikatuz), izpilikua (debozioa) eta baleriana gorria (mila amodio) haziko dira. ‘Ikasitakoa’ eremuan ezkaia (adorea eta indarra irudikatuz), geranio bizia (bizikidetza harmonikoa irudikatuz) eta kamamila (pazientzia irudikatzen duena) aurki ditzakegu.

“Urte luze honek osagai emozional itzelarekin kontatu du eta, horregatik, lorategi hau oroitzapen, bizipen, sentimendu eta esperientzia pertsonalez betetako gune bat izango da”, azpimarratu du Chivite Lehendakariak, konfiatuz “ikasitakoak eta bizitakoak balioko digula arlo pertsonala eta kudeaketa hobetzeko; hori izango da guztiei egin ahal diegun omenaldirik onena”.

Lorategi hau beste ekimen batzuekin bat egitera dator zeinekin foru Gobernuak COVID-19aren pandemiako biktimak omendu nahi izan dituen; horien artean daude profesional sanitario eta soziosanitarioei emandako Urrezko Domina hala nola erakunde eta entitate ezberdinetan garatu diren omenaldi ekitaldiak.