2021ko ekainaren 14a

Foru Exekutiboak 75.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak

Iaz baino 25.000 euro gehiago eman dira, eta aurrez-aurreko prestakuntza berreskuratuko da
El Ejecutivo Foral financia con 75.000 euros los cursos de verano de las universidades navarras. Irudi galeria

El Departamento de Universidad, Innovación y Transformación Digital ha destinado 75.000 euros para la financiación de los cursos de verano de las universidades navarras, lo cual supone un aumento de 25.000 euros respecto al año pasado, cuando se aportaron 50.000 euros.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 75.000 euro bideratuko ditu Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak finantzatzeko, hau da, iaz baino 25.000 euro gehiago, orduan 50.000 euro jarri baitziren.

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak gogoratu du Departamentuaren ildo estrategikoetako bat unibertsitate-hedadurako jarduerak sustatzea dela, “Unibertsitatea gizartearengana hurbiltzeko balio duen tresna izanik”. Gainera, azpimarratu du ikastaroek “ikerketan eta irakaskuntzan aritzen diren pertsonen konpromisoari erantzuten diotela, askotariko eta egungo edukien programazioa eskaintzeko, eskuratzeko moduko formatuan, baina garapenean zorroztasun akademikoarekin”. Kontseilariak adierazitakoaren arabera, proposamen horrekin bat egiten dute baita ere “norberaren arloan garrantzitsuak diren pertsonek, nahiz eta unibertsitate-eremukoak ez izan”.

21. edizio honetan, 39 ikastaro eskainiko dira, aurreko edizioan baino 12  gehiago. Osasun-egoeraren bilakaerarekin bat eginez, aurten ikastaro gehiago eskainiko dira modalitate presentzialean, guztira 17, eta horiekin batera aurrez aurre nahiz on line egin ahal izango diren beste 13 egongo dira. Azkenik, eskaintza osatzeko, beste 9 ikastaro eskainiko dira soilik on line modalitatean.

Ikastaroen gaiak Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) eta Espezializazio Adimentsuko S3 Estrategiarekin lotuta daude, eta hainbat alor jorratuko dira: hedapen zientifiko edo historikotik hasi eta teknologia berrietara hurbiltzea edo gizartean horiek duten inpaktua ebaluatzea proposatzen dutenak. Halaber, honako hauei buruzko ikastaroak eskainiko dira: osasuna edo ohitura osasungarriak, ekologia, garapen iraunkorra, soziologia, geopolitika, nahiz musika, hizkuntzak ikastea edo zientziaren munduan emakumeen presentziari edo gabeziari buruzkoak. Era berean, pandemiak gizartean zein norbanakoan eragin duen inpaktua aztertuko duten ikastaroak egongo dira.

Ikastaroei buruzko informazioa navarra.es atarian dagoen estekan kontsulta daiteke. Izena unibertsitate bakoitzeko atarian eman daiteke.

Udako ikastaroak

Udako ikastaroak Foru Komunitateko unibertsitate guztiek elkarrekin proposatzen dituzte; hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak, azken horrek Iruñean nahiz Tuteran elkartutako zentroen bitartez.

Aurreko edizioan, ikastaroen formatu tradizionala izugarri aldatu zen. Pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketak medio, ikastaro gehienak modu ez presentzialean jarraitzeko moduan antolatu ziren. Modu horretan, 4.460 lagun bildu ziren modu ez presentzialean eskainitako modalitatean.

Bertaratuen ezaugarriak aurreko edizioetakoen antzekoak izan ziren: %65 emakumeak, batez besteko adina 44 urte, eta %55 unibertsitate-mailako ikasketekin.