Nafarroako Gobernuak 400.000 euro baino gehiago eman ditu diru-laguntzetan migratzaileei harrera egiteko

Migrazio Politiketako Departamentuak egindako deialdiaren ebazpenari esker, harrera- eta laguntza-proiektuak jarri ahal izango dira martxan gure Komunitatera iritsi berri direnei

2021ko ekainaren 10a

Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, 400.000 euro baino gehiago emango ditu diru-laguntzetan, migratzaileei harrera eta laguntza emateko proiektuak abian jartzeko. Deialdia Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak egin du Karibu zerbitzuaren bidez, eta guztira lan horietan diharduten 11 erakunderi zenbateko desberdinak emanez ebatzi da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)