2021ko maiatzaren 31a

Nafarroako ibaien egoera ekologikoak bere serie historikoko daturik onena lortu zuen 2020an (2000 – 2020)

128 laginketa-puntuen % 75ek Europak eskatutako mailak gainditu zituen; seriearen hasieran, berriz, balio hori % 50ekoa zen
Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Komunitateko ibaiek 2000. urtetik izan duten egoera ekologikorik onena dute, Europak eskatutako parametroen arabera, urte horretako datuak erregistratuta baitdaude. 2020an egindako kontroletatik ateratako  128 laginketa-puntuen % 75a lortzeak gutxieneko ekologikoak betearazi direla esan nahi du.

2000. urtean, ingurumen eskakizunak betetzearen portzentajea % 50 ingurukoa zen. Aitzitik, 2020an, orokorrean atzemandako hobekuntzaz gainera, egoera “oso ona” zuten guneen portzentajea, serie historikoan ezagutu den handiena izan da, % 35era hurbilduz, aldiz "txarra" edo "urria" adierazleak, duela gutxi % 20 ingurua ordezkatu zutenak, % 3tik hurbil dabilen hondar bolumen bat soilik izatera heldu da. Alderdi negatiboan, tarte kezkagarrienak Argaren gunetan lokalizatzen dira Iruña, Arakil, Ebro edo Zidakoseko ur beheretan, beste tarte batzuen artean.

Ibaien egoera ekologikoa erabakitzeko jarduerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaritzak eta departamentu horrekin atxikitako Nafarroako Ingurumen Kudeaketarako enpresa publikoek (GAN-NIK) eta Lurralde Kohesioarekin atxikitako Tokiko Azpiegituren Nafarroak (NILSA) garatzen dituzte.

Egoera ekologikoa erabakitzeko aztertutako parametroen artean, aipagarriak dira adierazle fisiko-kimikoak eta biologikoak. Adierazle fisiko-kimikoek 2020an “ona” eta “oso ona” balioak erregistratu dituzte guneen % 92,5ean, ez betetzeak soilik erregistratuz nitratoaren balio handiengatik emari urriko arroetan, adibidez Zidakos, Robo, Irantzu eta Odron ibaietan. Adierazle biologikoei dagokienez, bere betetze maila pixka bat baxuagoa da (% 70); araua hausten duten guneak Arakil, Zidakos, Iruña inguruko Arga eta isurialde mediterraneoaren ibaietako erdiko – beheko tartetan aurkitzen dira.

Navarra, izatez, komunitate aitzindaria da bai bere ibaietako uren kalitatea kontrolatzen (1970tik datuak existitzen dira ehunka “azaleko ur masenak, ia 2.000 km") eta bai europar araudia (2000ko Ur Eremuaren Direktiba ) zein estatukoa (2015eko Errege Dekretua) betetzen.

100 "ur masa" eta 2.000 km

Azterketa-sareak ia 100 "ur masa" eta 2.000 km barne hartzen ditu eta hauek denboraren joanarekin hedatuz joan dira, ibai gehiagotara hedatuz, maiztasun handiagoarekin, oinarrizkoagoak diren adierazle "biologiko" eta "morfologiko" kopuru handiagoa lortuz, oinarrizkoagoak diren "fisiko-kimikoen" aldean. Azken hauek sarbidearen erabilerarako hala nola pertsonak bainatzeko eta faunaren erabilerarako kaltegarriak gerta litezkeen azido, nitrato, fosfato eta bestelako substantzien presentzia neurtzen dute.

Bigarren kontrol-maila bat parametro biologikoarekin lotuta dago. Hemen “makro-ornogabe” batzuk aztertzen dira (arraien oinarrizko janaria izatera dator) eta bere presentzia edo gabezia sintoma bat da, ez jada detektatutako isuriena, aldez aurrekoak eta hain agerikoak ez diren  beste batzuena baizik.

Azkenik adierazle "hidromorfologikoak" daude; hauek dagoeneko ur-ertzetako landaretzaren egoera, faunarako oztopoen presentzia edo gabezia, adibidez presak, barne hartzen dituzte. Osagai hauen guztien neurritasunak Nafarroako azaleko uren egoera “ekologikoa” kalibratzea ahalbidetzen du, zein gaur egun, 2020ko behin-behineko azken txostenaren arabera, oso itxaropentsua den bere eboluzioari dagokionez, bainu-eremuen kasuan bezala.

Behin-behineko balantzea

Bidasoa. Bidasoa ibaiaren eta Kantauri isurialdeko gainerako ibaien egoera oso ona da.

Ebro. Ona orokorrean, baina Tutera eta Buñueleko azken tarteko guneek ez dituzte betetzen kalitatearen helburuak.

Queiles, Alhama eta Mayor. Queiles eta Alhama ibaien egoera ekologikoa ona da baina Mayor ibaiaren hainbat tartetan arau-hausteak atzeman ahal dira.

Ega eta Urederra. Ega ibaiaren egoera ekologikoa orokorrean ona izan da 2020an zehar. Soilik San Adrianeko gunean, ibaiaren amaiera gunean, ez betetze bat erregistratzen da. Urederra ibaiaren egoera ekologikoa ona da.

Aragoi. Aragoi ibaiaren egoera ekologikoa ona da.

Piriniootako ibaiak. Erro, Urrobi, Irati, Areta, Salazar eta Eska ibaien egoera oso ona da adierazle fisiko-kimikoei dagokienez.

Zidakos. Ez du betetzen egoera ekologikoa eta bere gune guztietan arau-hausteak erregistratzen dira.

Arga. 2020ko Arga ibaiaren egoera ekologikoa  aldakorra da bere ibilbidean. Goi-ibarretik Iruñan barrena doan ibaiaren ibilbide hasiera arte, egoera ona da. Gune honetatik Ororbiako gunera arte, ibaiaren egoera eskasa da. Arakil ibaia, hasieratik bere ibai-ahora arte egoera onean dago, azken gunean salbu, bertan kalitate helburuak betetzen ez dituelako.

Ultzama. Bere egoera ekologikoa erdi mailakoa da, izan ere, ibaiaren tarteko bi gunetan erregistratu zen egoera ekologikoa ez zuela betetzen.

Arakil. Bere egoera ona eta neurrizkoa artean dago. Ziordiatik Irurtzunera ibaian arau-hausteak daude, adierazle biologikoen balio baxuen arabera.

Larraun. Egoera ona oro har, baina Urritza eremuan, adierazle biologikoetan ez betetze bat erregistratzen da.